
Be mobile, it’s app to you
Be mobile, it’s app to you
Zure enpresan teknologia mugikorrak txertatzeko zure partner mobile-a gara.
Zure estrategia globalaren helburuen lorpenarekin bat datorren soluzio hoberena diseinatzeko aholkularitza eta analisia garatzen ditugu.
Erabiltzailea app-era konektatzen duen teknologia adiskidetsu eta erabilterraza egiten dugu.
Erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia (UserExperience – UX, UserInterface – UI, IxD: InteractionDesign) app on baten arrakastaren gakoak dira. Proiektu baten garapena ezin da aurrera eraman bere ingurumena gabe; erabiltzailearen ezagutza sakona beharrezkoa da app-a egokitu eta esperientzia paregabeari esker erabiltzaile errepikaria lortzeko.
Gure prozesuak optimizatu eta gure ezagutza guztia mobile teknologian aplikatzen dugu.
Gure aplikazioak erreminta natibo eta plataforma anitzekoen bitartez garatzen ditugu. iOs eta Android APP eskalagarri eta errendimendu altukoak garatzeko teknologia ezagutza altua dugu eta teknologia berrienak erabiltzen ditugu, besteak beste, Kotlin, Swift, Firebase, Zeplin, Ionic, Fastlane eta integrazio jarraia Jenkinsekin. Bestalde, gure bezeroen sistema ezberdinekin integratzen gara (CRM, ERP, plataformak), IoT soluzioak garatzen ditugu eta Big Data edo Machine Learning moduko teknologiak erabiltzen dituzten proiektuetan lan egiten dugu.
Behar berriak, proiektu berriak
Gure harremana ez da amaitzen proiektua inplementatu eta hedatzean. Beharrak berragertzen dira, teknologiak bilakatu egiten dira eta merkatu/erabiltzaileei esker, gure proiektuak eboluzionatu eta hobetzen ditugu.
Movilidad urbana y movilidad referida a tecnología mobile, dos conceptos que han terminado unidos...
Batura estará presente en SUM BIO 19 y aprovechamos la ocasión para analizar algunos aspectos de...
Vamos a ver qué hay detrás del desarrollo de una aplicación móvil y lo que "cuesta", ¿Hablamos...