BasoApp, Digitalizazioa Euskadiko egurraren sektorean

APP Móvil como cuaderno forestal digital para cumplimiento de la norma

Cabecera_BasoApp

APP Móvil como cuaderno forestal digital para cumplimiento de la norma

Berrikuntza Baso Koadernoan egurraren zertifikazio prozesua optimizatzekoBelaunaldi berrietarako baso kudeaketa jasangarriaren moldatzea

Datu orokorrak

Programa: COOPERACIÓN
Urteak: 2022-2023
Enpresak: Basoekin, BaskegurBatura Mobile

Proiektuaren Deskribapena

Batura, Basoekin (liderra) eta Baskegur erakundeekin batera “Belaundi berrietarako basoen kudeaketa jasangarria” (BasoApp) proiektuan lanean ari dira, 2022ko uztailean onartutako proiektua, FEADER eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen sailaren laguntza jaso du.

Proiektu hau Euskadiko Basoen Kudeaketa Jasangarriaren belaunaldi ordezkapena, teknologia berrien eskutik lagundu, hurbildu eta gauzatzeko ezinbestekoa dela deritzogu. Bi urtetarako kooperazio proiektua da, Baturaren ekarpen teknologikoa eta Euskadi mailako baso-egur sektorearen inguruko Baskegur eta Basoekinen ezagutza uztartuz, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Basojabeen Elkarteen laguntza eta partehartzearekin batera.

 

Helburuak

Basoek lurrarentzako duten garrantzia kontutan izanda, Basoen Kudeaketa Jasangarria ezinbestekoa da gizartearen eskaerek etorkizuneko baliabideak arriskuan ez jartzeko. Hala ere, egungo gizarteak, hiritartzen ari denak, landa eremuaren zaharkitzea eragin du, berritze argirik gabekoa eta lurraldearen kudeaketa zailduz. Belaunaldien berritze faltak basoen kudeaketan duen eragin negatiboari erantzuteko, proiektu honekin Basoek Kudeaketa Jasangarrira belaunaldi berrien sarrera sustatu eta errazteko formula berrituak garatu nahi ditugu.

Proiektuaren helburua Baso Koaderno Digitala garatzea da, basa baliabideen jabeek euren kalitatea ziurtatzeko prozesuak optimizatu ditzaten. Koaderno digitala App Mugikor baten gauzatuko da, jabe bakoitzari bere Baso Kudeaketa Jasangarrirako Planen informazioa lortzeko bidea erraztu eta arintzeaz gain, planen inguruan denboran zehar egindako lanak, aldaketak eta inzidentziak komunikatzea posible egingo diona.

Tecnologías

Android
Bitartekoen integrazioa
iOS

Etiquetas

APP Publikoa
Datu esplotazioa
Erabiltzailearen esperientzia
Geoposizionamendua
Gertakari erreportaria