Okelchain, Abeltzain trazabilitatera aplikatutako Blockchain Teknologia
Datu orokorrak
Programa: Hazitek Lehiakorra
Urteak: 2021-2023
Enpresak: Enkoa, Batura Mobile,
Laguntzaileak: Ikerlan, Neiker, Isea
Proiektu deskribapena
Okelchain proiektua Enkoa eta Batura enpresek IoT soluzio berrien garapenean oinarrituta azken urteotan abeltzain sektoreari begira egindako ikerkuntza lanaren fruitua da. Proiektu honekin pausu bat harago joan nahi da Blockchain teknologian oinarritutako herraminta berritzaile bat garatuz, lehen sektorera EKT-en ekarpenari balorea emanez, okelaren jatorriaren transparentziaren ziurtatuz, abeltzaina zein etxeko kontsumitzailea ahalduntzeko. Herraminta berri hau PAPPSTOR soluzioen barruan egongo da.
Helburua
Okelchain proiektuko helburu orokorra informazioa segurtatzeko plataforma baten garapenean datza, animalien jatorri bimoetriko eta osasun datuak ziurtatuko dituena, jaiotzetik kontsumitzailearengana heldu artekoa. Guzti honek elikadura mota desberdinen ezarpena, gizengarrien bidezko edo zelai estentsiboetako belar bidezko hazkundeak desberdintzea eta okelaren sektoreko elikadura iruzurrak ekiditea ekarriko ditu.