ALAIA, Ikusmen Artifiziala eta Hizketa Teknologiak Industrian

Datu orokorrak

Programa: Hazitek Lehiakorra
Urteak: 2021-2023
Enpresak: Ulma Construcción, Batura Mobile,

Laguntzaileak: Elhuyar

Proiektuaren Deskribapena

ALAIA proiektua baldintza bereziki zailak dituzten industria eremuetan AA teknologiak aplikatzeko asmoarekin sortzen da, ohiko digitalizazio proiektuek emaitza onik lortu ezin dezaketen lekuetan.

Ildo honetan Batura eta Ulma Construcción enpresek Elhuyar Fundazioarekin batera diziplina anitzeko lan-taldea osatu eta ALAIA industri digitalizazio proiektua sortu dute, lanerako erabilgarriak diren interfaze digitalak garatzeko helburuarekin eta euren eguneroko lanetan pertsonak ahalduntzeko.

Helburuak

ALAIA proiektuko helburu nagusia eremu industrial zailetan lanegiten duten profesionalentzako AA teknologian oinarritutako interfaze digitalak garatzean datza. Teknologia hauek langileek euren lan ingurunearekin dituzten interakzioak erreztuko dituzte, eta horrelako interakzioetan Adimen Artifizialeren erabilerak garrantzi berezia dauka gainera, Ikusmen eta Ahots teknologien bidez horrelako eremuetan langileek egunero darabiltzaten prozesuei balorea gehitzen bait die.

Certificación Programa Ayudas ID Hazitek
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du proiektu hau, 2022ko 2i Programaren barruan / Este proyecto ha sido financiado por la Diputación Foral de Bizkaia dentro del Programa 2i 2022

Zure erakundeko prozesuetan lagun zaitzakegu...