AOT – App Of Things: Plataforma Digital Mobile

Galeria_AOT
Proyecto AOT - Programa 2i
Datu orokorrak
Programa: Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana 2021.
Urteak: 2021
Enpresa: Batura Mobile
Proiektu deskribapena
Proiektuaren sorrera produktu komertzial bat berau identifikatzeko beharretik dator, produktu hau saldu eta bezeroaren eskuetan dagoen momentutik.
Retail sektoreko marka baten eta bere bezeroaren arteko harremana gaur egunean unean uneko salmenta prozesuetara mugatuta dago, baina produktua bezeroaren eskuetan dagoen unetik aurrera ez dauka harekin interakzio gehiagorik, erreklamazio kasuez aparte. Hau dela eta markek objektu adimentsuak kudeatzeko sistema bat proposatzen da (etiketa digitalak / Smart Tag-ak erabiliz) hauen bitartez bezeroekiko harremanak mantentzeko.
Helburua
Helburu nagusia soluzio digital bat merkaturatzea da, marka komertzialek, kirol markek bereziki, euren zalegoa, kluba, markak eta esponsorrak elkar konektatzen dituzten esperientzia berri guztiak kudeatu ahal izateko.
Negozio aukera berritzailea da, marka babesa eta berehalako monetizazioa dakarrena. Merchandising ekipoetan etiketa adimentsuak ezarriz zaleekiko konekzio zuzena lortzen da, salmenta gurutzatuaren bitartez aukera komertzial berriak sortuz eta, horrela, diru sarrerak ere handituz.
Gainera, sistemak Big Data osagarri moduan erabiltzen du sortutako datuen analisia egiteko, pertsonekiko esperientzien berezitasuna eskaintzeko eta haien ezagutza zehatzagoa eta hobea izateko. Guzti hau QR eta marka anitzetako NFC motatako etiketa IDak erabiliz, datuen aktibazioa egiteko, eta hirugarren partehartzaileak API edo SDKarekin konektatuz.
