Energia eraginkortasunerako Lora gailuen bitarteko Smart Home Plataforma

Datu orokorrak

Programa: CDTI I+G Kooperazioa
Urteak: 2022-2024
Enpresak: Fonlabs, Batura Mobile

Proiektuaren Deskribapena

BEROLORA etxebizitza eta orokorrean edozein eraikinen eraginkortasun energetikora zuzendutako I+G proiektua da. Smart Home IoT ekosistemara zuzendutako kable gabeko teknologia berriak garatzea du helburu, energia neurtu eta kontrolatzeko gailu desberdinak erabiltzea erraztuko duena. Gainera nazio zein europa mailako energia eraginkortasunaren inguruko irizpide eta helburuak betetzeko tresna bat izango da.

Lehen fase baten proiektua LoRaWAN® Smart Home-rako teknologia baliogarria dela frogatzen saiatuko da, hasteko etxebizitza batetako beharrizan energetikoen neurketa kudeatzea posible egiten duena, eta LoRaWAN® balbula adimentsuen soluzioa, LoRaWAN® kostu banatzaileekin batera, eraikin bateko banan banango gastu energetikoa kontrolatzeko gai dela demostratzea. Aldi berean, sistema kontsumo hori modu arrazional eta eraginkorragoan kudeatzeko gai izan beharko da.

Bigarren fase batean LoRaWAN® zerbitzu horiek argiteria, alarma, elektra indarra, etxetresna elektriko eta beste sistemetara eramateko moduan sakonduko da, etxebizitzaren kudeaketa osoa eta sistemikoa egiteko fabrikatzaile anitzeko ingurune batean.

Helburuak

Proiektuak aplikazio mugikorra eta cloud plataforma bat garatuko ditu, jerarkia maila desberdinekoak: erabiltzaile maila, mantenimendu enpresa maila, gailu instalazio enpresa maila, ikuspegi energetiko batetatik LoRaWAN® hurrengoa egiteko gai dela erakutsiz:

– Erabiltzaile mailan etxeko berokuntza kudeatzea bai erradiadoreko indibidualki eginez zein etxe osoa batera. Berogailu piztea ezartzea tenperatura objetiboen edo hurbiltasunaren arabera, eta berokuntza gastuen kudeaketa.

– Mantenimendu enpresa mailan etxebizitza bakoitzeko berokuntza gastu energetikoen kontrola, eraikin bateko gune zehatzetako berokuntza piztea eta etxebizitzako energia kontsumoaren kudeaketan laguntzea, zein aldiriko mantenimienduak hobeto programatzea.

Hurrengoen dirulaguntzarekin:

CDTI, Centro para el desarrollo tecnológico Industrial

Zure erakundeko prozesuetan lagun zaitzakegu...