IBaaS, Intelligent Bots as a Service

1 Ibaas
Proyecto desarrollado con la implementacion de chatbots en el sector transporte
Datu orokorrak
Programa: HAZITEK 2017
Urteak: 2017-2019
Partzuergoa: Xupera, Arteman, Batura Mobile, Goiena, Mondragon Nazioarteko Hezkuntza.
Kolaboratzaileak: ISEA, Fulsion.
Proiektu deskribapena
IBaaS (Intelligent Bots as a Service) proiektua, merkatuaren potentzialean eta mota honetako garapenak erakunde eta herritarrentzat dakartzan abantail eta aukeretan oinarritzen den proiektua da, eta, batez ere, gaur eguneko teknologiak, mugak gainditzeko eskaintzen dituen aukeretan, erakundeen benetako beharrizanei erantzuteko balio handiko proposamen berritzailea ezarriz.
IBaaS proiektua osatzen dugun partaideek argi eta garbi daukagu Microsoft, Facebook, Telegram, Google, Yahoo eta Oracle bezalako enpresek, bere gain dauzkaten baliabide ekonomiko eta teknologikoak handiak direla. Beraz, gure helburua ez da berauekin zuzenean konpetitzea, ezta ere merkatuak behar dituen soluzioen estandarizazioaren sortzaileak izatea. Enpresa guzti hauen gaur eguneko estrategiak ikuspegi horizontala dute (soluzio berdinak enpresa eta sektore guztietarako) eta endogamikoa gehienbat, bakoitzak bere soluzioaren erabilera bultzatuz, norberaren tresna, plataforma eta komunikazio sistemekin, horretarako ahalik eta garatzaile gehien bereganatuz, chatbot soluzioak euren teknologiarekin garatu ditzaten.
Helburuak
Beraz, abantail itzelak daude enpresa hauek uzten dituzten “espazio hutsak” betetzeko, gure inguruko erakundeen errealitatera hobeto egokitutako soluzio baten bitartez, eta hurrengo ezaugarriak dituena:
- Komunikazio plataformekiko independientea
- Gaztelera zein euskaraz guztiz funtzionala
- Erabili eta integratzeko erraza
- Hainbat teknologi berrikuntza eskeintzen dituena gaur eguneko chatbot sistemen mugak gainditzeko
Hauxe da IBaaS proiektuaren markoa, nagusiki berrikuntzara zuzendua, Adimen Artifizialaren inguruko azken teknologiak garatu eta integratu nahi dituena (algoritmo semantikoak, hizkuntza naturalaren prozesamendua, machine learning, sare baiesarrak, grafuen teoriak, etab.) eta Konputazioa Banatuan oinarritua, Hodei Plataforma baten garatu, eta enpresa eta Administrazio publikoko erakundeetan Bots Adimentsuak integratzeko zerbitzuak hornitzeko, erabiliaren araberako ordainketa eredupean.