T-Shipping , logistikarako IoT eta Blockchain trazabilitatea

Datu orokorrak

Programa: Enpresa Berritzaileen Elkarte (AEI)-entzako laguntza programa
Urteak: 2022
Enpresak: Mugikortasun eta Logistika Klusterra, MLC ITS Euskadi, Wimbitek , Batura Mobile

Proiektuaren Deskribapena

Konpainiek euren prozesu logistikoen egoera ezagutu nahi dute, eta euren aktiboena ere negozioaren martxa egokia kontrolatzeko, errendimendua optimizatzeko eta edozein arazoren aurrean erantzun denborak minimizatzeko.

Bezero finalek, enpresa zein partikularrek, gero eta datu gehiago eta trazabilitatearen zehastasun handiagoa eskatzen dute jasotzeko dituzten produktuen egoera ezagutzeko, eta askotan enpresa anitzetako pertsonala elkarrekin kontaktuan jarri beharra egoten da erantzun egokia lortzeko.

Ingurune kolaboratibo bat da zeinetan prozesu logistikoaren partaide direnek besteekiko informazio bide transparente bat izaten saiatzen diren. Arrazoi hauengatik, T-Shipping proiektuan aurre egin beharreko erronka nagusia datu aldaezinezko, transparentzia eta emandako datuen integritatea ziurtatuko dituzten trazabilitate sistemak sortzea izango da.

T-Shipping-en 3 teknologia bideratzaile ikertu eta konbinatuko dira:

(1) DLT edo Blockchain bezala ezagutzen dena, partekatuko datuenganako konfidantza bermatzeko.
(2) Gailu mugikorrak erabiltzaileen interfaz moduan erabili zein prozesu logistikoaren datu osagarriak kapturatzeko herraminta bezala (IoT Mobile), trazabilitate sistemarekin ingurune zailetan interaktuatuko duena
(3) sensorikadun IoT trackerrak trazabilitate datu berriak gehitzeko.

Helburuak

T-Shipping (Trusted Shipping) proiektuak konfidantza maila handituz, konpainien arteko prozesu logistikoetan interoperabilitatea eta zibersegurtasuna lortzeko modua ikertzea du helburu nagusitzat, enpresen lan egiteko eran aldaketa handirik eragin gabe.

Proiektua industria ikerkuntzan kokatzen da eta bi fasetan dago egituratuta.

1º Merkatuaren beharrak beteko dituen soluzio baten diseinua planteatzen da, sektore logistikoan erabiltzen diren teknologien ezagutza maila handitzeko laborategi probekin osatuko dena.
2º Sistemaren prototipoa garatuko da laborategi ingurunean demostradore horren bitartez balidazio probak egiteko asmoz.

Prozesu logistikoen berezko digitalizazioren bidean, T-Shipping proiektuak badu ere helburutzat sektoreko enpresei euren jardueretan denbora eta errekurtso murrizketa eskaintzea, beren-beregizko app interfaze mugikorren erabilpena optimizatuz, eta produktibitatea zein eraginkortasuna handituz.

Proyecto financiado por el programa AEI

Zure erakundeko prozesuetan lagun zaitzakegu...