NEKATA – Empowering Elikagai-Industria with Big Data

2 Nekata
Proyecto Nekata Hazitek
Datu orokorrak
Programa: HAZITEK 2017
Epea: 2017-2019
Partzuegoa: Haiko Technologies, Batura Mobile
Proiektuaren Deskribapena
Proiektu hau IoT teknologietan oinarritutako plataforma bat garatzeko sortu zen. Hainbat datu-iturri integratzea ahalbidetzen du, denbora errealean analisiak egin ahal izateko, ekoizpen-prozesuak optimizatzeko eta negozio-erabakiak hobeto hartzeko.
Sentsorizazio modu ezberdinek eta gaitasun analitiko berriek aukera emango dute mantentze prediktiboko aplikazio berriak egiteko, prozesu operatiboetan hobekuntzak egiteko eta bistaratzeko gailu desberdinetan analitikak bistaratzeko.
Helburuak
Nekazaritza eta elikagaien enpresen berrikuntza erronkak ez daude soilik IoT munduarekin lotuak. Hori baino lehenago daude prozesuen hobekuntza prozesuak aztertzea eta beharrezkoak diren datuen bilketa eta analisia burutzeko indikatzaileak zeintzuk diren ziurtatzea. Datuen inguruko estrategia bat zehaztea, alegia.
Horrela, poiektuaren helburu nagusia IoT plataforma aurreratu bat diseinatzea eta ezartzea da. Horri esker, sentsore multimodalen sareetatik datozen datu heterogeneoak kudeatu ahal izango dira, ekoizpen-prozesuei buruzko informazioa etengabe eta denbora errealean eskuratzen eta prozesatzen dutenak. Modu honetara, nekazaritza eta elikagaien industriei, haien produktuak kudeatzerako orduan, irtenbide analitiko aurreratuak eskainiko zaizkie.