Banatu mugikorrentzako aplikazioak IBM With Watson-en MaaS360 bitartez

Captura_devices
MDM Maas360 Gestión multidispositivo
Baturak hainbat aplikazio mota garatu eta kudeatzen ditu. Horietako asko Google Play eta Apple Storen daude eskuragarri, herritarrei zuzenduta baitaude.
Baina beste asko, enpresa baten barruko prozesuak hobetzera bideratuta daude, hala nola biltegien kudeaketa hobetzeko, piezen kontrola egiteko edota bezeroen eskaeren kudeaketa eta beste lan-prozesu askotarako. Beraz, app horiek modu pribatuan, seguruan eta kontrolatuan banatu behar dira, bertsio berriak modu erraz eta uniformean banatzeko.
Horregatik, eta gailuak kudeatzeko plataformen arteko azterketa sakon bat egin ostean, Baturak IBM With Watson-en MaaS360 aldeko aukeratu egin du. Aplikazio korporatiboen hedapen masiborak egiteko, alegia.
¿Zer da UEM bat?
Unified Endpoint Management, azken puntu bateratuen kudeaketa da, beste modu batera esanda, gailuak kudeatzeko plataforma, mugikorrak behar bezala administratzeko eta horien informazioaren segurtasuna kudeatzeko.
Plataforma honek enpresa baten egunerokorako zer eta nola eskaintzen duen, modu errazean azaltzen duen bideo bat partekatzen dugu.
Puntu honetara iristeko hainbat etapa igaro dira:
- Gogoan izan MDM (Mobile Device Management) delakoaren hasierak, hodeiko plataforma gisa, gailuen kudeaketa, kontrola eta monitorizazioa ahalbidetzen zuela.
- Behin kontrol horretara iritsita, behar berrien arabera EMMra (Enterprise Mobility Management) eboluzionatu zen, non aplikazioen administrazioa eta politika pertsonalizatuen konfigurazioa gailu baten barruan sartzen ziren, modu korporatiboan edo BYOD (Belong your Own Device) modu ospetsuan.
- Teknologiaren bilakaerak, zaurgarritasunak eta segurtasun-beharrak eta hainbat helburutarako ekipamendu ugari sartzeak UEM (Unified Endpoint Management) kontzeptura eraman gaitu, azken puntuak osorik emateko, hala nola mugikorrak, tabletak, eramangarriak, PCak, inprimagailuak eta hirugarrenen gailuak (IoT), erakundearen prozesuetan erabiltzen direnak.
Ezaugarri nagusiak
- Amaierako puntuen kudeaketa bateratua: gailu mugikorrak, phabletak, laptopak, hirugarrenen gailuak (IoT).
- Urruneko gailu korporatiboak edo BYOD (belong your own device) konfiguratzea; arlo pertsonala eta profesionala bereiztuz.
- Portaera-, erabilera- eta sarbide-politikak aplikatzea, beharren arabera.
- Aplikazioen bertsio berrien eguneratze automatikoak.
- Segurtasunaren kudeaketa.
- Azpiegiturarik ez.
- Gailuak azkar aktibatzea.
- Nortasun bakarra kudeatzea.
- Edukien kudeaketa, nabigatzaile segurua, aplikazioen segurtasuna eta sare babestuetarako sarbidea.
Demo interaktiboa