BiDAly, IoT, Big Data & Analytics plataforma

Bidaly-Header
BIDALY, Plataforma IoT, Big Data & Analytics
BiDAlyIoT (Internet ofThings) eta Big Data & Analytics plataforma bat da, non negozio-adimen guztia bildu eta integratzen den. Negozio-adimen hau jardueraren esplotazioa osatzen duten elementu ezberdinek (ekipamendu, sentsoreak) jasotzen dituzten datuen bidez sortzen da. Soluzio hau negozio ezberdinetarako aplikagarria izateaz gain, eskalagarria denez, monitorizatu beharreko elementu berriak integratu daitezke.
Soluzio teknologiko honi esker, enpresako elementuek sortzen duten informazioaren ezagutza eza eta ikusgaitasun ezari irtenbidea aurkitzen zaio. Elementu edota ekipamendu hauek zein analizatu beharreko datuak, negozioaren esplotazio eta garapenerako gakoak dira.
Egun monitorizatzen ditugun datuak, besteak beste, ondorengo esparrukoak dira:
- Tenperatura
- CO2 maila
- Argitasuna
- Hezetasuna
- Soinu maila
- Presio atmosferikoa
- Posizionamendua
- …
Datu hauek lortzean, produkzio katearen, prozesuen edo operazioen trazabilitate eta kontrola lortzen da, alertak sortuz edozein anomaliari aurre egiteko. Horrela, edozein ezusteko gertatuz gero, momentuan erreakzionatu daiteke.
Big Dataren analisiari esker, informazio hori esplotatu, analizatu eta erakutsi dezakegu, behar ditugun portaera prediktibo eta txosten ezberdinak lortzeko.
Nori interesa dakioke BiDAly?
BiDAly prozesuen kontrola, trazabilitatea, datu esplotazioa eta portaera analisia behar duen edozein enpresara dago zuzenduta.
- Kasua: elikadura enpresa txiki eta ertaina, artisau-garagardoaren produkzioa monitorizatzeko erabili daiteke, prozesu guztian zehar tenperatura kontrola beharrezkoa baita, lehengaitik ontziratze arte.
- Kasua: SmartCities, hiriaren objektuen trazabilitaterako aplikagarria, ekipoen funtzionamendu eta erabilera zuzena kontrolatuz eta funtzionamendu-akatsen aurrean alertak sortuz.
Zure enpresarekin bat datorren soluzioa dela uste baduzu, ez egin dudarik; eskatu iezaguzu aurrekontua.