ZIUR Fundazioa, bisitariak erregistratzeko ATE sistema ezarri du

02 ATE Ziur
ATE en ZIUR Fundazioa
ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da, eta gure lurraldeko enpresa industrialen zibersegurtasuneko gaitasunak indartzeko eta garatzeko helburua du, haien lehiakortasuna indartzeko.
Fundazioak 2019ko azaroan zabaldu zituen bere ateak eta abian jarri ziren ekimen berritzaile guztien artean, bisitariak erregistratzeko ATE sistema ezarri zuten. Halanola, ZIUR Fundazioak antolatzen dituen formakuntza eta ekintza ezberdinetara gerturatzen diren pertsonen sarrera erregistro datuak modu erakargarri eta seguruan jasotzeko.
ZIUR FUNDAZIOAk honako gestioak burutzen ditu, ATEri esker.
- Egoitzaren sarrera gunean jarrita dagoen tablet baten bidez, bistariek haien datuak modu azkar eta errezean sartzen dituzte.
- Bisitak hartuko dituen ZIURreko langileak, abisu bat jasotzen du e-posta bitartez.
- Egoitza barruan diren pertsona guztien kontrola.
- Fundazioak jasotzen dituen bisiten ezagugarriak.
- Bisitarien datuen grabazioa SmartCard batean.
- Pertsonen Pribatasun Datuen Babesa betetzearaztea.
Soluzio honekin, ZIURrek berrikuntza irudi bat isladatzeaz gain, bertaratzen diren pertsonen datuak sistema teknologiko eta seguru bat erabiltzen dute, erakundearen izaera eta heburuak bermatuz.
ATEri buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen klikatu.
Zure enpresarekin bat datorren soluzioa dela uste baduzu, ez egin dudarik; eskatu iezaguzu aurrekontua.