eKanban, produkzio eta logistika denbora errealean kudeatzeko APPa

eKanban, enpresa bat hornitzaile eta bezeroen artean kontaktuan jartzeko logistika soluzio aurreratua da. Eragile guztien interakzio altuaren ondorioz, denbora errealean zerbitzu hobezin, zehatz eta gardena eskaintzen du enpresak.

Beharra

Enpresa gehienetan biltokien inbentario kudeaketa oso konplexua da; galera ekonomikoak jasan, bezeroekin arazoak eduki eta eskaera eta entrega-epeen kudeaketa zaildu daitezkeelarik.

Orkli enpresak, klimatizazio sektorerako osagaien fabrikazio eta salmentan aritzen den enpresak, soluzio hau garatu du merkatuari ondorengo soluzioa eskainiz.

eKanban soluzioa by Orkli

Produkzio prozesuan zehar, bezeroa hornitzaileari erositako osagaiak kontsumitzen doa. Hauek eskaner bidez irakurtzen dira eta eKanban-ek eskainitako Android APP-ean balioztatzen dira. Horri esker, hornitzaileak bezeroaren kontsumoa automatikoki jakin eta hurrengo eskaera presta dezake bezeroen materialen kudeaketa proaktiboa eginez. Horrela, enpresak zerbitzu bizkorragoa eskain dezake, azken produktuaren produkzioa moteldu dezaketen prozesu administratiboak ezabatuz eta mugikor bidez biltegiko irteeren eta eskaeren kontrol zehatza prozesu erraz baten bidez jarraituz.

Zure erakundeko prozesuetan lagun zaitzakegu...