ULMA Construction, Android app-ak barne prozesuak hobetzeko

Industria-sektorerako mugikorrendako soluzioak

ULMA Construction, ULMA TALDEko enpresetariko bat da. Enkofratu, zinbra eta aldamio sistemen fabrikatzaile eta hornitzaile liderra da. Errendimendu handiko sistema industrializatuak eta konfiantzazko zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta hainbat herrialdetan egoitzak dauzkate.

Gailu mugikorretarako garapenak egiteko, ULMA Constructionen partnerra da Batura.

 

Negozioaren beharrak

Ikuspegi logistiko batetik ULMA Constructionek dituen beharrak bereziak dira. Fabrikazioaz gain, bere negozioa materialaren alokairuan oinarritzen baita. Horrek esan nahi du bezeroei bidaltzen dizkieten, eta denbora batera, bueltan datozen materialak kontrolatu behar dituela. Horrez gain, bueltatzen diren material horien egoera ere. Kontrolatu behar izaten dute.

ULMA Constructionek, digitalizazioaren aldeko apustua irmoa egin izan du beti. Bere barne prozesuak hobetzeko asmoz, ULMAk Android teknologian hainbat aplikazio mugikor sortzea erabaki zuen, biltegien barruan lanean diarduten langile profil desberdinei, haiei egokituriko prozesu APPak sortuz.  

 

Mugikorrendako soluzioak

Hainbat dira MDM sistema bitartez, kudeatu eta banatzen diren Appak. APP hauek telefono mugikor industrialetarako daude prestatuak. 

Besteak beste, App ezberdinetatik, honako eragiketa hauek egin ahal dituzte langileek:

  • Biltegiko sarrerak/harrerak egin
  • Eskaerak prestatu
  • Bidalketak/irteerak egin
  • Bezeroen eskaeren egoerak bistaratu
  • Lanak justifikatu
  • Bidalketak justifikatu
  • Matrikulak irakurri
  • Ahotsa bidez, App-arekin eragiketak egin
  • Lan-parteak osatu
  • Artikuluak eta fardelak etiketatu
  • …..

Soluzio hauek ULMAk filialak dituen hainbat herrialdetan hedatu dira eta laguntzen ari dira enpresaren prozesu korporatiboak bateratzen.

Zure erakundeko prozesuetan lagun zaitzakegu...