Bilbobus APPa, Bilbon mugikortasun eraginkor baterako

Proiektu hau Bilboko Udaleko Mugikortasun Arloarena da.

Mugikortasun soluzioa

Bilboko udalak komunikazio-kanalak ezarri zituen, erabiltzaileei “Bilbobus”i buruzko informazio guztia emateko.

Android eta iOSen lehen bertsioak 2015eko ekainean argitaratu ziren. Urteen poderioz, jatorrizko datuen kudeaketaren konplexutasuna eta erabiltzaileari eskain dakizkiokeen funtzionalitateen bilakaera handituz joan dira, egungo bertsio publikora iritsi arte.

Gaur egun ia 60.000 deskarga ditu Android eta iOS sistemetan.

 

Bilbobus garraio publiko App-a

Hauek dira aplikazioaren ezaugarri nagusiak:

  • Consulta de tiempos de espera y ubicación en mapa de paradas cercanas
  • Geltoki eta linea gogokoenaak gordetzeko aukera izatea
  • Markesinetan, bluetooth bidez itxaronalidak entzuteko aukera izatea
  • Linea mota ezberdinen informazio osatua
  • Zerbitzuan izandako aldaketei edo linea eta geltokietan izandako eraginei buruzko push jakinarazpenak bidaltzea
  • Informazio-kanpainak, mugikortasun arlorean eskaeren arabera publikatzea.

 

Ibilbide planifikatzailea garraio App-an

Gehien esperotako eta lan handia eman duen funtzionalitateetako bat, autobus-ibilbideak eta oinezko ibilbideak konbinatzen dituen ibilbideen planifikatzailearena da.

Denbora planifikatzeko aukera ematen dizu, ordutegia markatuz. Baina “halako ordua baino lehen iritsi” nahi baduzu, aukera hori ere ematen dizu.

Bestalde, ibilbide mota desberdinen jarraibideak ematen dizkizu, erabaki pertsonalizatuagoak hartzeko aukera ematen dizutenak, hala nola:

  • Denbora gutxien behar duten ibilbideak
  • Biderik azkarrena
  • Transbordo gutxiagoko ibilbidea

 

Irisgarritasun unibertsala

Aplikazioa ahalik eta pertsona gehienek erabili ahal izateko diseinatu eta garatu da, eta, beraz, hainbat garapen inplementatu dira aplikazioa hainbat egoeratan erabili ahal izateko, ikusmen-, ulermen- eta entzumen-gaitasun desberdinekin.

App mugikorren bilakaera etengabeko lana da, eta erabiltzaileen beharrak ikusi eta pixkanaka aplikatzen joaten saiatzen gara.

Irisgarritasunaren esparruan, aplikazioaren eguneraketa oso handia izan da; izan ere, erabateko berrikuntza landu da, ikusizko alderdiaz gain, oinarri teknologikoa eguneratu beharra baitzegoen.

App-a deskargatu

Consíguelo en el App Store Disponible en Google Play

Zure erakundeko prozesuetan lagun zaitzakegu...