Euskotren: Android eta iOSerako APP irisgarri baten diseinua

Aplikazioak, Euskotrenen informazioa, modu oso erabilgarri batean kontsultatzeko aukera ematen du

Euskotren, Euskadiko garraio-operatzaile nagusia da. Kalitate, segurtasun eta eraginkortasunean oinarritutako zerbitzu publikoa da, urtean 30 milioi pertsona baino gehiago garraiatzen dituena.

 

Euskotrenen aplikazio natiboa Android eta iOS-en

Euskotrenek esleitu zituen ordurarte publiko zuen APParen berriztatze lanak. Dedialdian Android eta iOSerako mantenu, zuzentze eta lan prebentiboak egitea eskatzen ziren. Baita haien sistemekin integratzea eta aplikazioaren egonkortasuna eta funtzionamendu zuzena bermatzea. Besteak beste honako lanak eskatzen ziren:

 

  • Aplikazioaren errendimendua hobetu.
  • Hizkuntza berriak gehitzea.
  • Irudi eta erabilgarritasuna hobetzea, Aplikazioa herritar guztientzat izan dadin; Euskotrenen irudi korporatiboa bermatuz eta diseinu unibertsalaren eta irisgarritasunaren irizpideak aplikatuz.
  • PUSH jakinarazpenak ezarri.

 

Baldintza horiek betetzeko, honako lanak burutu ziren:

 

  • Aplikazioen egonkortasuna bermatzeko, garapena jatorrizko teknologian egina (natiboan): Android (Kotlin) eta iOS (Swift).
  • Euskotren BackEnd-ekin integrazioa hainbat zerbitzu emateko: ordutegiak, alertak, 112 larrialdi zerbitzua, erabiltzaileak erregistratzeko, gorabeherak eta kontsultak…
  • Informazioaren emaitzak, erabiltzailearen posizio geografikoaren arabera.
  • Erabiltzailearentzat gogoko ibilbideen kudeaketa.
  • Irudi korporatiboaren eguneratzea.
  • Ikusmen- edo entzumen-behar desberdinak dituzten pertsonek APPa behar bezala erabiltzeko diseinu-sistema bat ezartzea.

Euskotren App-aren bilakaera

Proiektuak hazten joan da eta erabiltzaileari bere eguneroko bizitzan laguntzen dioten funtzionalitate berriak sartzen joan dira:

 

  1. Zerbitzuan dauden garraiobide guztiak txertatzea, hala nola Trena, Tranbia, Funikularra eta Autobusak.
  2. Plan Elkarreragilearen diseinua eta garapena ildo guztiekin.
  3. Aplikazioaren Modu Iluna ezartzea.
  4. Ibilbideen diseinua eta garapena, beste garraio mota batzuetarako aldaketekin (transfer)
  5. Ibilbideetako udalerriei lotutako bide berdeak sartzea.

 

Irisgarritasuna aplikazioan

Euskotrenek, herritar orori  bereziki tren eta tranbiei buruzko informazioa eskuratzeko aukera eman nahi dio. Horregatik bere konpromisoen artean, irisgarritasun-baldintzak zorroztasunez betetzea dago.

App-a deskargatu

Consíguelo en el App Store Disponible en Google Play

Zure erakundeko prozesuetan lagun zaitzakegu...