Konektatua dagoen hiriarentzako aplikazioak

Ospetsu diren SmartCities edo Hiri Adimenduak hiriek jasangarritasunera eta eraginkortasunera egin duten hiri-garapenaren eboluzioa dira. Hirien hobekuntzak pertsonekin zerikusia izateaz gain, “gauzekin” ere badu. Gardentasuna, instituzioetan sortutako bi noranzkoko komunikazioa eta herritarren kooperazioa hiri eraginkor eredu honen hasiera dira. Pertsonen konektibitatetik hiriko elementu ezberdinen eta herritarren arteko konektibitatera pasa gara, kalitatezko, berehalakotasunezko eta segurtasunezko zerbitzuak emateko garraioan, argiztapenean, trafikoan edota hiri-altzarian. Kontzeptu berri onen bidez, datu iturri handia lortu daiteke eta, hauek ongi erabiliz, gauzen funtzionamenduaren ikusgaitasun handiagoa lortzeaz gain, aurreikuste eta konpontze gaitasuna dugu. Ondorioz, baliabide eta prozesuak aurreztu eta optimizatu ditzakegu.