Mugikortasun eta Jasangarritasun saileko APPSen mantentze-lanak

Apps móviles del Área de Movilidad - Bilboko Udala

Apps móviles del Área de Movilidad – Bilboko Udala

Apps móviles del Área de Movilidad - Bilboko Udala

Bilboko Udalaren mugikortasun-aplikazioak

Baturan, Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko plataformarekin lotutako aplikazio mugikorren eta informazio-zerbitzuen mantentze-lan prebentibo, zuzentzaile eta ebolutiborako kontratua lortu dugu. Inbertsioak dakartzaten garapen berriak definitu, ezarri eta produkzioan jartzeko zerbitzuak egitea izango da gure lana.

 

Gaur egun, kontratuaren barruan lau aplikazio daude, eta horien gainean lan egingo dugu gaurtik hurrengo hiru urtera gutxienez eta bost urtera gehienez.

 

Kontratuaren erronkak lau zatitan bana daitezke:

  • Mantentze-lan prebentiboa
  • Mantentze-lan zuzentzaileak
  • Aplikazioen eboluzio-prozesua
  • Proiektu berriak

 

Egin beharreko lan guztiak bat etorriko dira Udaleko Mugikortasun sailarekin eta BilbaoTik proiektuarekin, betiere berrikuntza teknologikoa bultzatzen, irisgarritasuna betetzen eta erabiltzaileen interfazearen erabilgarritasuna lortzen.

 

BILBOBUS

Bilbobusen lineei eta geltokiei buruzko informazioa aurkitu nahi duten herritarrei zuzendutako aplikazioa da. Itxarote-denborak ere kontsulta daitezke, baita geltoki eta linea gogokoak gorde, jakinarazpenak jaso, Twitter, eta tarifak eta herritarren postontzia ere.

 

2015eko ekainean Store nagusietan eta interneten argitaratutako aplikazioa da. Gaur egun, 50.000 deskarga baino gehiago ditu.

 

Hauetaz aparte, Bilbobusek baditu beste informazio-pantaila batzuk hurrengo puntu hauetan:

 

TAO

Bilboko herritarrentzako TAOren zerbitzua betetzen duen aplikazioa da. Horren bidez, beharrezkoak diren kudeaketak egin daitezke: aparkalekuak erregistratu, desaparkatu, salaketa bertan behera utzi eta kudeaketa-historia kontsultatu.

Aplikazioa 2017ko ekainean argitaratu zen eta gaur egun 100K deskarga baino gehiago ditu.

 

Tracking-a

Erabilera pribatuko aplikazio bat da, diruz laguntarekin erositako %100ean elektrikoak diren ibilgailuen geokokapena ahalbidetzen duena. Hirian ibilgailu mota batzuen mugikortasuna ezagutzen eta hobetzen laguntzen du.

Android, Bitartekoen integrazioa, HTML5, iOS
Analytics
APP Kontsumoa
Geoposizionamendua
Herritarren parte-hartzea
Interfaze diseinua
Komunikazioak