KORRIKA: Euskararen aldeko aplikazio mugikorra

KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

KORRIKA hasi eta amaitu arte, lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten dute korrikalariek; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek KORRIKA helmugara iristean irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

KORRIKA bi urterik behin Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da, oso ekimen babestua eta maitatua, zalantzarik gabe. Bertan parte hartzen duen jende-kopuruak gora egiten du etengabe, KORRIKAren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean, hil batzuk lehenago aurkezten denetik azken eguneko jaia egin arte, ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.

Proiektuaren zergatia

KORRIKA proiektuko partaide eta laguntzailengandik gertuago egoteko, AEKak beharrezko ikusten zuen komunikazio kanal digital berri bat sortzea.

Horretarako, ekimenari buruzko informazio guztia batuko duen App bat garatzeko erabakia hartu zen, honako aldagai hauekin:

  • Karreraren aurretik eta ekitaldian zehar, informazio garrantzitsuena kontsultatu ahal izatea.
  • Lekukoaren tracking soluzio bat aztertu eta garatzea.
  • KORRIKAko “laguntzaile鈥漞ntzako leku bat sortzea; bertan, zozketetan parte hartu eta irabazleen izenak komukikatzeko.
  • AEKren sistemekin integrazioak bermatzea.

Mugikorrendako App-ak

Android eta iOS plataformei erantzuna emateko, teknologia hibridoaekin garatu dira aplikazio mugikorrak. Apple Store-n eta Google Play-n deskargatu ahal dira.

Erabiltzailgarritasuna sakon landu da, eta bi interfaze desberdin planteatu dira; alde batetik, lasterketa hasi aurretik zenbait informazio emango duen pantaila egitura bat, bestetik, lasterketan zehar, kilometro puntuak eta lekukoa non dagoen jakiteko bistaratzea.

Funtzionalitate nagusiak:

  1. Atzerako kontaketa
    Lasterketa hasi arte, aplikazioak ekitaldia hasteko geratzen den denbora erakusteko.
  2. Lekukoaren kokapena
    Lasterketan zehar eta denbora errealean, lekukoa ibilbideko zein puntutan dagoen jakiteko, geoposizionamendu sistema bat garatu da. Helburu horretarako jarraipen-gailu bat ezarri da.
  3. Bilatu puntuak
    Parte hartzen duen erakunde bakoitzak, puntu eta ordu jakin bat dauka antolakuntzatik ezarrita. Puntu horretan hasten da dagokion tartea, eta lekukoa hartzen duen hurrengo erakundeak hartzenduenean amaitzen da.
    Bereziki zaindu da puntu horien bilaketa prozesua. Erronka handia izan da, 2.500 puntu baino gehiago direla kontuan hartzen badugu. Mapa moduan, nahiz zerrenda modura kontsultatu daiteke informazio hau.
    Mapak gainera, bilaketa hobetzeko Zooma sistema dauka. Zoom horretan, puntu bakoitzeko xehetasunak azaltzen dira. Zerrendaren kasuan, hiru bilaketa-modu proposatu dira: lekua, data edo eramalea.
  4. Asteroko zozketak
    Atal berezi bat sortu da KORRIKAko “laguntzaile” izan nahi duten erabiltzaileentzat. Sarbidea pertsonala da, eta bertan kontsulta daitezke astean zehar izaten diren zozketak eta pertsona sarituak.
  5. Push jakinarazpenak
    Aplikazioak alertak jasotzeko aukera dauka, erabiltzaileei informazio orokorra, nahiz lasterketan gertatzen den edozein aldaketari buruzko informazioa helarazteko.

Aplikazio honi esker, KORRIKAren antolakuntzak komunikabide berri bat dauka, bere komunitatera iristeko.

Zure erakundeko prozesuetan lagun zaitzakegu...