2006
Urte eta erditik gorakoko merkatu-prospekzioa egin ondoren, 2006ko Azaroaren 28an Batura MobileSolutions S.L. sortu zen, Android eta iPhone existitzen ez ziren eta mugikorretan Blackberry eta Nokia liderrak ziren momentu batean. APP-en kontzeptua ezezaguna zen eta merkatua ebanjelizatu beharra zegoen.
2007/08
Turismorako lehen aplikazio mugikorrak garatzen dira, Bluegiga markako Bluetooth, WAP eta SMS erabiliz.
2009/11
Baturaren nazioarteko hedapena hasten da, bereziki Frantzia, Kolonbia eta Panaman. Android eta iOSera lehen hurbilketak.
2012/13
Krisi ekonomikoaren testuinguruan Kalitatearekiko apustua egiten da, EFQMren baliokidea den Premie ziurtagiria lortuz.
2014/15
Baturak krisi ekonomikoa gainditzen du eta hausnarketa estrategikorako garaia hasten da, 4 sektoreren alde apustu eginez (Industria 4.0, Elikadura eta Abeltzaintza, Osasuna eta SmartCities). Guzti honen erdian, proiektu hau posible izatea egiten duten pertsonak.
Gaur egun
Segur aski, aplikazio mugikorren garapenean espezializatutako Euskal Herriko eta Ipar Zonako enpresa handiena, bezero-poltsa egonkorrarekin eta definitutako sektore estrategikoetan zentratuta.
Xedea
Zure enpresa sustatuko duten soluzio mugikorrak, berritzaileak, balio erantsi altukoak eta kalitatezkoak eskaintzea,enpresaren bizitzan, arlo ezberdinetan, pertsonetan eta bezeroetan mugikortasunaren integrazioaren bitartez.
Ikuspegia
Ipar Zonako SW Mobile Ingeniaritza erreferentea izatea, mugikortasunaren sektorean enpresa berritzaile bezala ezagutua, kalitate altuko eta espezializatutako produktu eta soluzioak garatzen dituena, bezeroen benetako beharrak ezagutu eta espektatibak modu eraginkorrean gainditzen dituena, Gizarte Erantzukizuna enpresaren prozesu guztietan txertatuz.
Balioak
Baturan, ondoko balioetan sinesten dugu:
- Pertsonak
- Talde-lana
- Pertsona eta Bezeroen emaitzen lorpena
- Bikaintasuna
- Zintzotasuna, Etika eta Meritokrazia
Gure lantaldea




















