ZIBERURA, Ur azpiegitura kritikoetarako zibersegurtasun industriala

Datu orokorrak

Programa: Hazitek 2024
Urteak: 2024-2026
Erakundeak: Opscura, Jakincode, Riskless Integral, Irontec, Dominion, Batura, Hispavista, Ceit, Vicomtech, Hispavista Labs.

Zibersegurtasun industrialaren negozio beharra

2023an munduko tentsio igoerak azpiegitura kritikoekiko zibererasoen areagotzea ekarri zuen. Liskar hauek kontrakoak eta hacktibistak taktika berriak zein zaharrak bererabiltzera bultzatu zituen. Aldi berean, ransomware erasoak %50eko hazkundea izan zuten erakunde industrialetan.

Uraren sektorea kaltetuenen artean dago, zibererasoen hazkunde aipagarria jasan duelarik. Gainera, araudia gogortu egin da EE.UU, Europa, Australia, Asia eta Ekialde Erdian. Europar Batasunean, NIS2 Direktibak zibersegurtasunarekin lotutako beharrizan berdinak ezartzen ditu Estatu Kide bakoitzean.

Testuinguru honetan, sektoreko enpresek zibersegurtasun soluzio bereziak hartu behar dituzte euren gain. Ur azpiegiturak babestea funtsezkoa da hirietako uraren kudeaketa modu larrian kaltetu dezaketen erasoak ekiditeko.

Uraren sektorera zuzendutako soluzio berritzailea

ZIBERURA proiektuak uraren sektorean zibersegurtasun industriala ikertzen du. Bere lehen helburua erreferentziazko arkitektura bat zehaztea da. Hortik aurrera, preprodukzio ingurune hibrido bat sortuko da aktibo fisiko, birtual eta biki digitalekin. Eremu honek ur garbiketa eta banaketa sistemak izango ditu, eraso zein defentsa segurtasun probak egin ahal izateko (Red Team vs. Blue Team).

Zibersegurtasun azterketaren aurretik, zibereasoen eragina neurtuko da hiru mailetan: ekonomikoa, ingurunekoa eta soziala. ZIBERURAN ezarritako zibersegurtasun soluzioen heldutasuna aztertuko da baita ere.

Azkenik, praktika egokiak eta aholkuak proposatuko dira garatutako segurtasun kontrolak uraren sektoreko produkzio eremuetan ezartzeko.

ZIBERURAko ikerkuntza teknologikoak:

  • Ur sektoreko azpiegitura kritikoetarako preprodukzio ingurune hibrido baten sorrera, eraso zein defentsa segurtasun probak egiteko.
  • Zibersegurtasun soluzioetan software eguneraketen zabaltze seguruaren automatizazioa, eguneraketak denbora errealean ziurtatuz.

Patente, argitalpen eta eskeintza komertzialari erreparatuz gero, ikerkuntza hauek mundu mailan ez daukate aurrekaririk.

Beste alderdi berritzaile bat zibersegurtasuna bere osotasunean aztertzean datza. Honek tresna erreal eta indarrea dagoen erregulazioaz simulatutako erasoen eragin ekonomikoa, ingurunekoa eta sozialaren azterketa barneratzen du. Gaur eguneko zibersegurtasun soluzioaen heldutasuna ere aztertuko da, orainarte industrian konpondu gabeko alderdi bat hain zuzen.

Mugikorretik nolako ekarpenak egin

BATURAren erronka teknologikoa ZIBERURAn uraren banaketa katean zehar mugikortasun sistemekiko interakzioan kokatzen da, eta proiektu barruan erabilpen interfaze bezala garatu beharreko tresnetan:

  • Visual Analytics teknologien ezarpena.
  • Zibersegurtasun teknologien ezarpena, datuen kontrola, kanpoko erasoen aurreko kontingentzia, bot eta malware-a APP eta mugikortasun inguruneetan.

Laburbilduz, ZIBERURA proiektua zibersegurtasun industrialerako proiektu berezi baten moduan jaio da, uraren sektoreko bi beharrizan kritiko hauei erantzuna emateko bidean: urtez urte zibererasoen areagotzea eta araudi esparruaren gogortzea.

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

Kontaiguzu

Nola lagundu dezakegu zure negozioan?


    Irakurri dut eta onartzen duzu abisu legala eta pribatutasun politika


    1. Datuen arduraduna: Batura Mobile Solutions SL
    2. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazioen bidalketa.
    3. Datuen biltegia: Siteground-en ostatatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.