SIAFLUPI – Produktu adimentsuen zerbitizazioa AAri esker

Landa eremuaren digitalizazioa erronka bat da jasangarritasunerako

Datu orokorrak

Programa: Hazitek 2024
Urteak: 2024-2026
Konsortzioa: Gema Peninsular, Bodegas Casa Primicia, San Martín Comunicación, Ilarre, Batura, Tecnalia

SIAFLUPI, Adimen Artifizialaren bidez produktu admimentsu eta gehituen joan-etorrietarako zerbitizazioa proiektuari dagokio.

Elikadura trazabilitatean negozioaren beharra

SIAFLUPI proiektua produktua eta bere informazioaren kudeaketa digitalizatzeko beharrari erantzuteko sortzen da. Konpetitibitatean gakoa den ezagutza hau, bereziki, elikadura trazabilitatearekin lotuta egon ohi da.
Dendetako produktuen kudeaketan, gaur eguneko prozesuak eskuz egiten dira. Etengabeko ikusketetan oinarritzen dira, produktu iraungiak edota laster iraungiko direnak aurkitzeko. Honek prozesu errepikakorrak eragiten ditu eta ikaste kurba luzea. Eremu lehiakorretan, ala elikadura emergentzien aurrean, kudeaketa hau kritikoa bihurtzen da.

SIAFLUPI-k 5 arlo teknologiko nagusietan aurrerapenak proposatzen ditu:

  • Adimen Artifiziala (AA)
  • Produktun jarraipena
  • Geolokalizazioa
  • Hizkuntza naturaleko ahotsaren bidezko interakzioa
  • Errealitate Gehitu Inmersiboa

Berrikuntza hauek horniketa katean zehar produktuen trazabilitatea eta kudeaketa hobetuko dute.

Soluzio berritzailea Adimen Artifizialarekin

SIAFLUPI-k produktuen jarraipena egiteko Adimen Artifizialean oinarritutako teknologia baten garapena bilatzen du. Jatorri, ibilbide eta salmenta puntuen inguruko datuak emango ditu. Gainera, barne geolokalizazioa gehituko du, produktuen kokapena denbora errealean ezagutzeko fabrika, biltegi, ibilgailu zein dendetan. Honek semiautomatizatutako kudeaketa erreztuko du.

AA logistika eta garraio datuekin elikatuko da, trazabilitatea optimizatuz. Gainera Errealitate Gehitu Inmersiboa sartuko da, modu bisual eta interaktiboan produktuen jarraipena hobetuz.
Hizkuntza naturaleko ahotsaren bidezko interakzioa aztertuko da, ahots komandoen bidez erabiltzaileak informazioa kontsultatu eta produktuak kudeatu ditzatela ahalbidetuz.

Mugikorraren ekarpena

Proiektuaren barruan soluzio mugikor bat garatuko da prozesuko aktore guztientzako lan-tresna digital bezala. Moldaerreza, segurua, konfiguragarria eta zabalgarria izango da.
App honek trazabilitate logistokorako eta garraio segururako teknologiak integratuko ditu. Erabiltzaileen interakzio zuzena fase guztietan ahalbidetuko du, produkziotik entregatzeraino.
App plataformaniztun baten garapenak horniketa katearen eraginkortasuna hobetuko du, segurtasuna eta etapa bakoitzeko kalitatea ziurtatuz.

Laburtuz, SIAFLUPIk logistika eta garraioan kontrol eta kudeaketa denbora murriztuko du. Eraginkortasun operatiboa hobetuko du eta produktuak baztertzea eragingo luketen akatsak minimizatu.
Enpresen lehiakortasuna handituko du, merkatuari hobeto erantzuteko produktu trazagarri eta seguruagoekin.

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

Kontaiguzu

Nola lagundu dezakegu zure negozioan?


    Irakurri dut eta onartzen duzu abisu legala eta pribatutasun politika


    1. Datuen arduraduna: Batura Mobile Solutions SL
    2. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazioen bidalketa.
    3. Datuen biltegia: Siteground-en ostatatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.