Aplikazio mugikorretan adituak
Baturak misio argia du: Gure bezeroen negozioa eta funtsezko prozesuak hobetzea, gailu mugikorretarako neurrira egindako soluzioak diseinatuz eta garatuz.
2006. urteaz geroztik, mugikorretzako proiektuak garatzen ditugu, bai enpresetako barne-prozesuak hobetzeko edo herritarrei informazioa emateko. Esaterako,, lan parte bat betzeko, biltegi baten sarrera-irteerak kudeatzeko, edota tren edo autobus bat noiz datorren jakiteko. barruko prozesua hobetuz, eta hori guztia mugikorretik.
User Experience estrategien aldeko apustua egiten dugu
Bezeroekin elkarlanean sortzen ditugu mugikorretarako soluzioen esperientzia, erabiltzaileen beharrei lehentasuna emanez eta aplikazioaren negozio-helburuei eutsiz.


“Erabiltzaileak ezagutzea funtsezkoa da pertsonengan oinarritutako produktuak sortzeko”
Neurrira egindako soluzioak ezartzen ditugu
Garatzen ditugun soluzioen barruan, gure bezeroen beharrei erantzuteko aukera ematen diguten hainbat teknologia eta integrazio erabiltzen ditugu.
Teknologiak oso azkar egiten du aurrera. Horregatik, momentuan zein teknologia diren egokienak ezagutzeko, erne egotea eta etengabe hobetzea tokatzen zaigu.
Gure garapenen proposamen-oinarria multzo hauetan taldekatu daiteke.
Aplikazio natiboak
Teknologi natiboko aplikazioak Android (Kotlin) eta iOS (Swift) oso egokiak dira kritikotasuna dela-eta oinarri sendoa behar duten proiektuetarako. Sistema eragile bakoitzak bere proiektua du.
Aplikazio hibridoak
Angular Ionic edo React Native-n garatutako aplikazio hibridoek aukera ematen dute proiektu bat, bertsio bakarrarekin bateratzeko; bai Android eta bai iOS sistemetarako. Ezin hobeak dira elkarreraginean konplexuak izan arren teknologia natiborik behar ez duten proiektuetarako.
Integrazioak
Aplikazioaren barneko funtzionalitate bakoitzak hainbat integrazio behar izan ditzake, eskakizun desberdinak konpontzeko. Autentifikazio segurua, Bluetooth, NFC, IoT, ahots-laguntzaileak…
Backend-a
Askotariko proiektuak egiten ditugu, eta, horien barruan, bezeroak ematen dizkigun negozio-logikak nahiz hutsetik sortu behar diren beste logika batzuk ditugu. Horretarako SpringBoot, Kotlin, Docker edo SQL erabiltzen ditugu.
Beste zerbitzu batzuk
Baturak proiektuen garapenean ematen duen zerbitzuak bezeroaren beharraren azterketa eta proiektuaren bizitza osoko laguntza barne hartzen ditu.
Gainera, aplikazio mugikorren irisgarritasun unibertsalarekin eta denda ofizialekin, Google Play eta App Store-ekin lotutako beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditugu.




