Erabiltzaileen esperientzian eta teknologia mugikorrean espezialistak gara

UX/UI lanetarako lantalde espezializatu bat daukagu, Android, iOS eta multiplataforma egitasmoak, app erabilgarri eta efizienteak bilakatzeko. Aplikazioak garatzeko enpresa gisa daukagun ibilbideak, aukera ematen digu proiektu berritzaileak, seguruak eta berrikuntza teknologikoko azken joerekin bat datozenak eskaintzeko.

Enpresetarako Eraldaketa Digitalean lan egiten dugu, App Mugikorren laguntzaz

Baturan, Androiderako eta iOSerako aplikazio mugikor natiboak eta hibridoak sortzen ditugu, enpresa eta erakundeei beraien eraldaketa digitalean laguntzeko eta euren produktibitate eta lehiakortasuna bultzatzeko. Burutzen ditugun soluzio hauek, prozesuak hobetzen dituzte, baliabideak optimizatzen dituzte eta benetako balioa eskaintzen dute. Besteak beste, Industria 5.0, mugikortasun, logistika eta energia arlotan garatzen ditugu lan hauek.

Nola garatzen ditugu zuen aplikazio mugikorrak

Android eta iOS mugikorretarako aplikazioak sortzerako orduan, gure prozesuak estrategia, UX/UI diseinua eta garapen arina konbinatzen ditu. Kontzeptualizaziotik hasi eta mantentze-lanetaraino, zerbitzu integrala eskaintzen dugu: analisia, prototipoak, garapena, irisgarritasuna eta etengabeko hobekuntza, etab… lehen egunetik balioa ematen duten aplikazioak bermatuz.

Kontaiguzu

Nola lagundu dezakegu zure negozioan?


    Irakurri dut eta onartzen duzu abisu legala eta pribatutasun politika


    1. Datuen arduraduna: Batura Mobile Solutions SL
    2. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazioen bidalketa.
    3. Datuen biltegia: Siteground-en ostatatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.