PAPPSTOR, abeltzantza industriarako IoT eta hesi birtualen soluzioa

Abeltzantza industriaren beharra

Abeltzainek euren aktiboen inguruko erabaki hobeak hartzeko informazio fidagarririk ez daukate. Sektorearen ohitura teknologiko eskasak eta abereak esplotazio zabaletan sakabanatuta egoteak denbora errealean abeltzainek abere bakoitzaren egoeraren berri ez izatea eragiten dute.

Abereen kokapena ezagutu eta zelai-eremu bakoitza kontrolatzearen beharrak produktu berri bat garatzera eraman gintuen.

Abeltzantzaren digitalizazioa

Hortik jaio da Pappstor. Soluzio mugikor berritzailea hesi birtualen teknologiaren bitartez abeltzantza estensiboaren kudeaketa iraultzeko diseinatua.

Pappstor-ekin abeltzainek mugikorretik haien abere taldeak modu eraginkorrean eta ingurunea errespetatuz kudeatu dezakete, birtualki abereak egoteko eremuaren perimetroa konfiguratuz.

Sistemak eguzki energiazko lepoko adimentsuak erabiltzen ditu abere taldeak geokokatu eta gidatzen dituztenak, animalia alertatuz muga-guneren batera hurbiltzen bada.

Hesi birtualen soluzioaren onurak

Abeltzantzaren jardun eraginkorra

Pappstor-ek aplikazio intuitibo baten bidez  larre birtualak sortu eta moldatzea ahalbidetzen du, lursailen kontrola eta bere erabilpenaren optimizazioa erreztuz.

Animali Ongizate Hobetua

Lepokoek animaliak gidatzeko estimulu leun eta entzungarriak igortzen dituzte, beti euren ongizatea lehenetsiz eta estresa gutxituz.

Ingurumen Jasangarria

Gehiegizko larre erabilera gutxitzearen eta hesi fisikorik gabeko lursailen kudeaketa hobetzeari esker, lurzoruaren birsortzea ahalbidetzen da, baso suteen prebentzioarekin batera.

Autonomia eta Iraunkortasuna

Lepokoei eguzki energiak eragiten die eta urte beteko autonomia daukate, horrela sistema jasangarri bat eta mantentze urrikoa ziurtatuz.

Zenbait zehazpen tekniko

Pappstor-en Ezaugarri Teknikoak

Lepokoek zehaztasun altuko GPS bat erabiltzen dute (3 metro +/-), 6 hilabeteko autonomia, eta estimulu leun eta entzungarriak igortzeko ahalmena. Sistema aplikazio mugiko gailuanitz baten bidez kudeatzen da, denbora erreleko monitoreoa eskeiniz eta larre birtualen ezarpen malgua.

Etorkizuneko Abeltzantzarako Teknologia Aurreratua

Pappstor-ekin abeltzainek euren abere taldeak denbora errealean monitorizatu eta kudeatu ditzakete, GPS teknologiaren azken aurrerapenak probeztuz, zehaztasun altuko sentsoreak eta adimen artifiziala.

Gure konpromesua teknologia adimentsua abeltzantza estentsiboan integratzean datza, abereen eraginkortasun operatiboa eta trazabilotatea hobetuz, abeltzantzaren jarduera jasangarri eta arduratsuagoa bultzatzeaz batera.

Informazio gehiagorako bisitatu https://pappstor.com

Kontaiguzu

Nola lagundu dezakegu zure negozioan?


    Irakurri dut eta onartzen duzu abisu legala eta pribatutasun politika


    1. Datuen arduraduna: Batura Mobile Solutions SL
    2. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazioen bidalketa.
    3. Datuen biltegia: Siteground-en ostatatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.