Bidetrack I Errepide bidezko garraiorako dokumentuak digitalizatu eta kate logistiko osoa konektatu

BIDETRACK errepide bidezko logistika-sektorerako soluzio digital bat da, garraioaren dokumentazioa digitalizatzeko eta merkantzien segimendua egiteko aukera ematen duena.
Enpresa batek hainbat garraio-hornitzailerekin lan egiten duenean, bakoitzak bere segimendu-sistemak edota tresnak erabiltzen ditu. Horrek, kudeaketa zaildu egiten du, izan ere, hornitzaile bakoitzaren sistemen informazioa behar bait da bezeroari informazioa emateko eta garraio bakoitzari lotutako dokumentazioa eskuratzeko.
Zure garraio guztien ikuspegi paregabea
Bidetrack-ek informazio hori soluzio bakar batean zentralizatzen du, eta enpresa, garraiolaria eta azken bezeroa konektatzen ditu entrega-prozesu osoan.
- Enpresak bere bidalketa guztiak ikusi ahal ditu, eta ondorioz, gerta daitezkeen gorabeherei aurrea har diezaieke. Era berean, garraio-dokumentuak digitalizatuta ditu une oro.
- Garraiolariak tresna erraz bat du bere eragiketa, dokumentazioa eta entregak kudeatzeko, bezero bakoitzarentzat irtenbide desberdin batekin lan egin beharrik gabe.
- Bezeroak, merkantzia jasotzen duenean, sinaketa edo insidentzia prozesua digitalitzeko aukera ematen du Bidetrack-ek. .
Errepideko garraioa digitalizatzeko eta konektatzeko soluzioa
Plataforma bakar batean biltzen ditu Bidetrackek Europako errepide bidezko garraioaren kudeaketa-premia nagusiak:
- Tracking-a
- Bidalketen jarraipena.
- Ibilgailua aldizka lokalizatzea.
- Ikuspena kontrol-zentro batetik.
- Izan daitezkeen atzerapenak identifikatzea algoritmoen bidez.
- Garraiolarientzako aplikazioa, eragiketak eta entregak kudeatzeko.
- Leku bakar batetik egiten diren garraio guztiak ikuskatzeko kontrol-zentroa.
- Garraioen ikuspegi zentralizatua.
- Bidalketa bakoitzaren egoera.
- Gerta daitezkeen gorabeherak aldez aurretik detektatzea.
- Azken bezeroari begira erabakiak hartzeko informazioa.
- Dokumentazioaren digitalizazioa
- Digitalki eskura dagoen nahitaezko dokumentazioa, prozesuan parte hartzen duten eragile guztientzak: igorlea, garraiolaria eta bezeroa. Sinaketa sistema digitala.
- Prozesuan parte hartzen dutenen eragileei, dokumentuak banatzea.
- eCMR
- DeCA garraioa
Hori guztia enpresaren kudeaketa-sistemekin konektatuta, bikoiztasunak saihesteko eta informazio-fluxu bakarra errazteko garraio osoan.
Onurak
Zure garraioari buruzko informazio gehiago
Bidetrack-ekin zure bidalketen bilakaera ingurune bakar batetik ezagutu dezakezu, garraioa egiten duen hornitzailea edozein dela ere. Espedizio bakoitzaren informazioa zentralizatuta geratzen da, eta logistika-taldeei aukera ematen zaie zer gertatzen ari den jakiteko eta behar denean jarduteko.
Gerta daitezkeen gorabeherei aurrea hartzea
Kontua ez da merkantzia bat non dagoen jakitea bakarrik, baizik eta garraio bat aurreikusitako denboretatik noiz desbidera daitekeen detektatzea. Bidetrackek bidalketen bilakaera aztertzen du, gerta daitezkeen atzerapenak identifikatzen laguntzeko eta azken bezeroari eragin diezaioketen gorabeherei aurrea hartzeko.
Kudeaketa gutxiago eta eraginkortasun gehiago
Segimendua eta dokumentazioa zentralizatzeak saihestu egiten du hainbat tresna, mezu elektroniko edo eskuzko prozesuren mende egotea. Bidetrackek fluxu berean biltzen du garraioa kudeatzeko behar den informazioa, administrazio-lanak murriztuz eta bikoiztasunak saihestuz.
Esperientzia errazagoa garraiolariarentzat/garraio hornitzailearentzat
Bidetrackek tresna bat ematen dio garraiolariari, bidalketak eta haiekin lotutako dokumentazioa digitalki kudeatzeko eta azken bezeroari egindako entrega erregistratzeko.
Enpresaren, garraiolariaren eta bezeroaren artean konektatutako informazioa
Garraiatzean sortzen den informazioa bidalketa bakoitzari lotuta egoten da, eta operazioko parte-hartzaile guztientzat eskuragarri egon daiteke. Horrek komunikazioa hobetzen du, trazabilitatea errazten du eta azken bezeroari entregari buruzko informazio zehatzagoa emateko aukera ematen du.
Dokumentazio digitala eta trazagarria
Garraioarekin lotutako dokumentazioa bidalketarekin lotuta dago, eta formatu digitalean dago eskuragarri. Entregaren sinadurak, eCMRak eta DeCAk aukera ematen dute dokumentuen kudeaketa arinagoa, eskuragarriagoa eta Bidetcrack-en bezeroaren ERPan integratutako garraioaren eskakizun berrietarako prestatuagoa izateko.
Araudi berrirako prestatzea
DeCA txertatzeak aukera ematen du Administrazio Kontroleko Dokumentu Elektronikoaren kudeaketa garraioaren fluxu digital berean txertatzeko. Baita eCMR sistema egokitzeko aukera ere. Hala, araudi berrira egokitzeak ez du zertan prozesu independente bihurtzen; aitzitik, operazioaren digitalizazio globalaren parte izan daiteke.




