Mugikortasun adimentsuagoa, jasangarriagoa eta konektatuagoa lortzeko soluzioak

Telefono mugikorrak funtsezkoak dira mugikortasunaren eta logistikaren garapenean.



Pertsonen mugikortasunak, produktuen logistikak eta industrien barruko intralogistikak gero eta teknologia gehiago eskatzen dituzte, datuen eta informazioaren kontrola behar bezalakoa izateko. 



Arlo honetako proiektuek konplexutasun handia izaten dute, eta informazio zehatza une egokian eman ahal izateko, katean jarduten duten eragile ugari izaten dituzte. Hortaz, esparru honetako garapen mugikorrek, erabilgarritasun eta irisgarritasun irizpideak ondo bermatu behar dituzte, erabiltzaileek modu zuzenean informazioa eman edo hartu dezaten. Esate baterako:

  • Garraio zerbitzu bat kontsutatu nahi denean,
  • Laguntza Teknikoko Zerbitzu bateko teknikari batek, bere konpodutako insidentziak edo lan-parteak tablet batetik bideratu nahi dituenean.  
  • Autogiddariok,  gure ibilgailuarekin zerikusia duten zerbitzuetan alta eman nahi denean
  • Android Auto edo Apple Car batetik, elektrolinera batean erreserba bat egin nahi denean.