Itzultzeko karreteen trazabilitatea
Industriako…

Industriako itzultzeko karreteen trazabilitatea hobetu beharra
Itzultzeko karreteen enpresa industrialetan behin eta berriz erronka bat bada, produkzioan sartzen den pieza bakoitzaren jarraipenarekin eta karrete bakoitza hondakin bihurtu bitarteko bere bizi zikloarekin lotuta dagoena.
Erabilpenaren historikoa ikuskatu ezinak eraginkortasun operatiboan gabeziak dakartza, araudiak betetzea zaildu eta jasangarritasun ekimenak murriztu beharra.
Betebehar nagusiak hauek dira:
Trazabilitate eza
Hornikuntza katean karreteen arrastoa segitzeko herraminta faltal haien egoera eta karreteen bizitza ziklo hobea eskeintzen duten hornitzaileak ezagutzeko zailtasunak dakartza.
Inbentarioa eskuz kudeatzea
Eskuz egiten diren prozesuak mantsoak dira, akatsak erraz sorrerazi eta esfortzu nabarmena eskatzen dutenak.
Erabilpenaren inguruko informazio mugatua
Karreteen bizitza erabilgarriaren inguruko datu zehatzik ez izateak planifikazioa zailtzen du, eta garraiotu eta bezeroei helarazi beharreko produktuen kalitateari eragiten dio.
Itzultzeko karreteen trazabilitatea ezagutzeko soluzio digitala
Orkliren eKanban soluzioak, Baturarekin batera, software intuitibo eta erabilgarria gehitu du itzultzeko karreteen irakurketa lanak egiten dituzten langileen lanpostuetara.
Android teknologia eta RFID irakurleez osatutako trazabilitate sistema aurreratu bat ezarri da. Prozesua langile batek karrete bakoitzaren etiketa irakurri eta informazioa pantaila amankomun batetan bistaratzean datza, bertan pieza bakoitzak izan dituen erabilpen zikloak erakutsiz.
Soluzio honek erakundea hurrengo honetan laguntzen du:
- Karrete bakoitzaren bizitza monitorizatu: fabrikatu denetik hondakin bihurtu arte, hornikuntza katearen ikuskatze integrala eskeiniz.
- Karrete bakoitzaren bizitza zikloak ezagutu: Hondakin bihurtu beharrekoak identifikatu daitezke produkzioak apurketak eta bezeroentzako zerbitzu eskasa ekidinez.
- Mantentze prebentiboa: Erabilpen historiala aztertuz, mantentze prebentiborako programak ezartzen dira aktiboen bizitza iraupena luzatu eta konponketa kostuak gutxitzen dituztenak.
- Jasangarritasuna: Baliabide eta erosketen erabilpen hobea egiten da.
- Ekonomia zirkularra: Karreteen bizitza erabilgarria luzatzeko moduak identifikatzen ditu, hondakinak gutxitu eta ekintza jasangarriak sustatuz.
- Araudi betetzea: Ingurumenarekin lotutako erregulazioekin lerrokatzea errezten du jasangarritasunarekin etenik gabeko konpromesua erakutsiz.
- Optimizatutako prozesuak: Automatizazioak denbora zikloak hobetzen ditu eta produktibitate orokorra handitu.
- Kostuen gutxitzea: Galerak urritzen dira, inbentarioak optimizatu eta logistika hobetzen da, hala baliabideak nabarmenki aurreztuz.
Produktuaren bizitza zikloaren ikuskatzea ahalbidetuz, erakundeek haien operazioak optimizatu ditzakete, kostuak gutxitu eta ingurumenarekiko inpaktua hobetu. Gainera, soluzio hauek jasangarritasunaren aurreikuspenekin eta erantzukizun sozialarekin lerrokatuz erreputazio enpresariala indartzen dute.


