Ausolan Fundazioak, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lerrokatuta dagoen Zer0s soluzioa sortu du

Ausolan Fundazioa, Ausolan Taldeak 2021ean sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta haren bidez garatu nahi du kooperatibaren eraldaketa soziala.
NBEk ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetako batzuk lortzen laguntzea du jomuga, hala nola,“Goserik Ez” izatea eta “Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsua” izatea elikagaiak alferrik ez gastatzeko.
Azken helburua da elikagai-soberakinak behartsuenentzako laguntza-erakundeetara bideratzea.
Orain arte, 24.300 kg janari dohaitzan eman dira sukalde zentraletan, hau da, 72.200 janari.
Ausolan Fundazioak, Baturarengan jarri du konfiantza ikastetxeetako elikagai-soberakinen kudeaketa hori digitalizatzeko. Horretarako, plataforma digital bat garatu da, ikastetxeei lan hori errazteko eta sektorearen eskakizun arauemaile berriekin bat datorrena.
Trazabilitatearen eta digitalizazioaren beharra
Fundazioak sistema digital intuitibo bat behar zuen, eta egunerokotasunean sortzen diren janari-soberakinak erregistratzea eta kudeatzea erraztuko zuen edozein gailutatik eskuragarri egongo zena. Aldi berean helburu hauek bete nahi ziren:
- prozesuaren trazabilitate osoa bermatzea
- zentroek sartutako datuen fidagarritasuna ziurtatzea
- eta informazioarekin Excel fitxategiak deskargatzeko aukera izatea, barne-analisirako baliagarriak direnak.
Lege eta araudiak betetzeaz gain, erakundeak langileen lanak sinplifikatuko zituen soluzio bat bilatzen zuen, akatsak minimizatzeko eta eskuzko prozesuetan erabilitako denbora murrizteko..
Funtsezko beste helburu bat zen Ausolan Fundazioari zentro guztietako soberakinen egoeraren ikuspegi orokor eta zentralizatua ematea, joerak identifikatzeko, plangintza hobetzeko eta elikagai-hondakinak murrizteko konpromisoa sendotzeko. Azken batean, erakunde osoari gardentasuna, eraginkortasuna eta segimendua egiteko benetako gaitasuna emango dion plataforma izatea.
Responsive plataforma
Identifikatutako beharrei erantzuteko, web-responsive plataforma bat garatu dugu, edozein gailutatik eskura daitekeena eta lau hizkuntzatan dagoena —euskara, katalana, gaztelania eta ingelesa—, zentroen aniztasunera egokitzeko eta langile guztiek errazago erabiltzeko. Tresna hau, bereziki diseinatu da elikagai-soberakinen erregistroa eta dohaintzen kudeaketa optimizatzeko, eta ordena, argitasuna eta eraginkortasuna ematen dizkio prozesuari.
Soluzio honek aukera hauek ematen ditu:
- Elikagaien soberakinak denbora errealean erregistratzea, akatsak murriztu eta eguneroko lana arintzen duen fluxu erraz eta gidatu baten bidez.
- Soberakinaren dohaintza erregistratzea, hartzaileari buruz behar den informazioa txertatuz eta prozesu gardena eta trazagarria ziurtatuz.
- Trazabilitate osoa bermatzea, zentroaren, dataren, produktu-motaren, kantitatearen eta azken xedearen arabera xehatutako historiko bati esker. Horrek analisia eta ikuskapena egitea errazten du.
- Excel formatuko txosten automatikoak deskargatzea, barne-ikuskaritzetarako, Administrazioarekiko komunikaziorako eta helburuen jarraipenerako.
- Administrazio Publikoari ikusgarritasuna eta gardentasuna eskaintzea, baimendutako edozein erregistro edo lantoki kontsultatu, gainbegiratu eta kudeatzeko aukera emanez.
Erabiltzailearen esperientzia
Tresna honen erabiltzaile nagusiak jantoki bakoitzeko arduradunak dira, eta soberakinak eta dohaintzak erregistratu behar dituzte beren eguneroko errutinaren parte gisa. Prozesu hau bere ohiko jardueraren barruan zeregin gehigarri bat dela eta informazio kopuru handia sartzea eskatzen duela jakinik, plataformaren diseinuak esperientzia arin, argi eta ahalik eta intrusibo txikiena eskaintzera bideratu du bere burua.
Hori lortzeko, hainbat hobekuntza aplikatu ditugu, denbora murrizteko, akatsak minimizatzeko eta datuak errazago sartzeko:
- Ohiko balioekin aurrez osatutako eremuak.
- Erroreak prebenitzeko baliozkotze adimendunak.
- Daten autoosatze estrategikoa.
- Gidak eta ikusizko baliokidetasunak.
- Interfaze garbia eta ordenatua.
Baturan uste osoa dugu proiektu teknologiko baten arrakasta ez dela soilik bezeroaren eskakizunak asetzearen araberakoa, baita plataforma etengabe erabiliko duten erabiltzaileen beharrak ondo ulertzearen araberakoa ere. Ulermen horretan datza benetako adopzioa, eraginkortasuna eta erabiltzailearen esperientzia ona.
Emaitza, soluzio sendo, malgu eta denboran eskalagarria da, Fundazioari oraingo helburuetan eta etorkizuneko planetan laguntzeko prestatua: eraginkortasun operatiboa, kontrol zentralizatua eta erabateko gardentasuna ematea, Ausolan Fundazioak jasangarritasunarekin eta elikagaien kudeaketa arduratsuarekin duen konpromisoa indartuz.




