Nola hobetu pick to cart sistema Aplikazio mugikor batekin

Karro bidezko picking-a egiten duten enpresentzat, Batura eta Aritu artean, prozesua aplikazio mugikor baten bidez hobetzen duen soluzio bat garatu dugu.

Produktu berri honek Pick Gently du izena.

Pick Gentlyren helburu nagusia da, pick to cart  sistema erabiltzen duten fabrikazio eta prestaketa  prozesuetan langileei laguntzea.

Horretarako, interfaze intuitibo eta erabilerraza duen app bat diseinatu da, eta, horri esker, langileek ez dute zertan erabilpen ezagutza aurreraturik behar picking prozesuetan lan egiteko. Bereziki baliagarria da ikaskuntza-kurba eta langile berrien prestakuntza-denborak murrizteko.

Biltegi eta eta banaketa-zentroen moduko ingurune intra logistikoetan Pick to cart sistema, eskaerak prestatzeko prozesuen funtsezko zati bat da.

Zer da Pick Gently?

Pick Gently, “picking”-a egiteko Android aplikazio mugikor bat daraman karro baten soluzioa da. Horrekin, langileak aldi berean hainbat eskaera burutu ahal ditu, modu gidatuan.

Picking-cart barruan artikuluak utziko dira. Aldez aurretik, eskaera bakoitza karroaren kaxa bakoitzarekin lotuko da, eta orduan erabiltzeko prest egongo da sistema. Kutxa bakoitzean argiak piztuz, langileak eskaerak akatsik gabe egiteko gai izango da.

Aplikazioak gidatuko du erabiltzailea biltegiko puntu desberdinetatik, eta aukeran ibilbide onena emango dio beti. Artikulu bakoitzaren barruan kutxa bakoitzerako zenbatekoa emango dio (eskaera baten baliokidea).

Nola funtzionatzen du pick to cart sistema batek Android aplikazio batekin?

Eskaeren erregistroa

Eskaerak sisteman erregistratzen dira eta gailu mugikor edo tablet bat izango duen picking karro espezifiko batekin lotzen dira, bertatik eragiketak android aplikazio batekin egiteko.

Bilketa-zerrenda

Aplikazioak batu beharreko produktuen zerrenda erakusten dio orgatxoko operadoreari. Horrek produktuen kantitateari, kokapenari eta deskribapenari buruzko informazio zehatza izan dezake.

Produktuak eskaneatzea

Langileak produktuak jaso ahala, aplikazioaren bitartez barra-kodeak edo RFID etiketak eskaneatuko ditu, eskaeren pickinga behar bezala egiten ari dela egiaztatzeko.

Informazioa denbora errealean eguneratzea

Aplikazioak etengabe eguneratzen du eskaeraren egoera, batu diren edo batzeko falta diren produktuen zenbatekoa erakusten du.

Abantaila nagusiak

  • Denbora aurreztea: Langileek ez dute paper-zerrendarik eraman behar, ezta sistema zaharkituen menpe egon behar ere. Android aplikazioak prozesu osoa arintzen du.
  • Eraginkortasun handia: Sistema honek orgadun eskaeren prestaketa hobetzen du, ibilbide optimizatuak eskaintzen baititu eta biltegian produktuak eskuz bilatzeko beharra saihesten baitu.
  • Akatsak murriztea: Produktuen eskaneatzeak hautaketa-erroreak murrizten ditu, jasotako produktuen kopurua eskatu diren produktuekin bat datozela berresten baitu.
  • Eraginkortasun handia: Eskaera bat baino gehiago kudeatzen dira aldi berean, ondorioz, eraginkortasuna handiagoa da eta erroreak % 24 murriztea lortzen da.
  • Inbentarioaren % 100eko zehaztasuna: Aplikazioak inbentarioa behar bezala mantentzen laguntzen du, eskaneatutako produktu bakoitzaren trazabilitatea duelako eta informazioa denbora errealean eguneratzen duelako.
  • Ezarpen arina: Egun gutxitan Pick Gently izan dezakezu zure biltegian, erabiltzeko prest.
  • ROI epe laburrean: Inbertsioaren itzulera azkarra (6 hilabetetan inbertsioa amortizatuta geratzen da).
  • Irisgarria: Gailu mugikorren irisgarritasun unibertsalaren irizpideak betetzen dituen soluzio digitala da, UNE-EN 301549:2019 irisgarritasun-estandarrak jarraitzen baititu.
  • Hazkunderako pentsatuta: Nahiz eta soluzio digital honek picking cart prozesu arruntak bermatzen dituen, bezeroen hazkunde beharretarako ere dago pentsatuta. Neurrira egindako integrazioak (SGA, ERP…) neurriraaztertu eta gauzatu ahal dira.

Laburbilduz, pick to cart sistema erabiltzea bada zure asmoa, Android aplikazioak karroen bidez egiten diren prozesu intra logistiko horiek optimizatzen ditu.

Pick Gently, solución para la gestión de pedidos Pick to Cart

Kontaiguzu

Nola lagundu dezakegu zure negozioan?


    Irakurri dut eta onartzen duzu abisu legala eta pribatutasun politika


    1. Datuen arduraduna: Batura Mobile Solutions SL
    2. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazioen bidalketa.
    3. Datuen biltegia: Siteground-en ostatatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.