ZelaIA ala larreak nola hobetu biki digitalen bitartez

Landa eremuaren digitalizazioa erronka bat da jasangarritasunerako

Datu orokorrak

Programa: Hazitek Lehiakorra
Urteak: 2023-2025
Konsortzioa: Enkoa, Batura Mobile,

Laguntzaileak: Neiker, Isea

Hesi birtualen HesIA proiektuaren jarraipen modura eta Pappstor soluzioaren baitan, ZELAIA proiektua sortzen da larreen hobetu beharra eta haien birsortze egokia laguntzeko, gure animalien kalitatea hobetuz eta landa eremuaren jasangarritasuna ahalbidetuz. 

Larreen birsortze beharra

Proposamen honen helburu estrategikoa abeltzantza estentsiboan teknologia eta berrikuntza ezartzea da, abeltzainaren bizitza errazteko:

  • Bizi kalitatearen hobekuntza
  • Lanaren antolaketa
  • Kultura tradizionala eta artzantzaren ezagutza ezartzea
  • Animalien kontrol handiagoa indibidualki eta denbora errealean
  • Ezinbesteko jarduna hau bizirik mantentzea lortu lurraldea zaintzeko

Beraz argi ikus daiteke gure proiektua handitzearen beharra teknologia digitalak ezartzeko kontzeptu berri baten diseinu eta garapenarekin, artzantza “adimentsua” kudeatzeko integratuta.

Biki digitalak

Proiektua larreen kalitatea eta produkzioa monitorizatzeko plataforma baten diseinua datza, neurketan bildutako informazioa integratu eta erlazionatuko dituena, adibidez: 

  • Larrearen klorofila (belarraren kalitatearekin ltzeko) eta beronen produkzioa (belar mozketa bakoitzeko)
  • Informazio satelitala
  • Opendata bitarteko datu klimatikoak 
  • Mapa orografikoak
  • Landaretza kartografia
  • PAPPSTOR eta HesIA proiektuetan sortutako lepokoaren sensorikatik jasotako datuak (animali tenperatura, aktibitatea eta espazioaren erabilera, animaliaren kokapen zehatza denbora errealean etab.). 

Informazio guzti honek biki digital bat sortzea ahalbidetuko du larreen eta belarraren kalitatea monitorizatzeko abeltzantzaren kudeaketan lagunduko duena. 

“Biki digitalak ala “digital twins“ objektu fisiko, prozesu edo sistema bat isladatzen duten eredu birtualak dira. Simulazioak egiteko eta produktu digital baten portaera aztertzeko erabiltzen dira, gero soluzioak benetako produktura modu eraginkorrean egokitzeko.” 

Ikuspegi berri honen ekarpenak Pappstor proiektuaren barruan abeltzantza arloan jazotzen diren beharrizan guztiei erantzuna ematen laguntzen du, teknologia berrien bitartez lanaren hobekuntza ahalbidetuz. 

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

Kontaiguzu

Nola lagundu dezakegu zure negozioan?


    Irakurri dut eta onartzen duzu abisu legala eta pribatutasun politika


    1. Datuen arduraduna: Batura Mobile Solutions SL
    2. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazioen bidalketa.
    3. Datuen biltegia: Siteground-en ostatatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.