Artza-IA, basa larreen hobekuntza satelitezko irudien bidez

Landa eremuaren digitalizazioa erronka bat da jasangarritasunerako

Datu orokorrak

Programa:Hazitek 2024
Urteak:2024-2026
Konsortzioa: Enkoa (Liderra), Batura, Sarenet, Satlantis, Neiker, Fund. Sarenet eta Isea.

Ikerkuntza beharra

Abeltzaintza estentsiboak gaur egunean Europan eta bereziki Espainia mailan dituen erronken harira ARTZA-IA proiektua jaiotzen da, sektorearen errentagarritasun faltari aurre egiteko soluzio berritzaile moduan.

Hobetu beharreko alderdiak, besteak beste, denbora falta, merkatuaren lehiakortasun gorakorra eta faktore ekonomiko globalek eragindako produkzio kostuen handitzea dira.

Ikerkuntza eta Garapeneko (I+G+i) proiektu honen helburu nagusiak MODU AUTONOMO baten abeltzaintza estentsiboa kudeatzeko plataforma bat zehaztea, garatzea eta balidatzea dira. Berau satelite optiko multiespektralek igorritako informazioan oinarritzen da abeltegien produktibitatea eta eraginkortasuna indartzeko. Modu honetan abeltzainen bizitza kalitatea hobetzen du eta lehen sektorearen erakargarritasuna sustatu gaurko eta etorkizuneko belaunaldiei begira.

Negoziorako bidea

Proposatutako PAPPSTOR deritzon plataforma, denbora errealean geokokatzen duen hesi birtualerako lepokoetan oinarritzen da, azelerometro eta beste sensore bidez animalien osasuna eta portaerak monitorizatzen dituen sistema baten laguntzarekin.

Guzti honi orbita polarreko sateliteetatik jasotako bereizmen handiko datuak gehituz, plataformari esker abeltzainek larre erabilgarrien jarraipen zehatza egin dezakete, euren animalien elikadurarako larre bazka optimizatzeaz gain (txandadako artzantza) lurraldearen eta paisaiaren baloreak indartzen dituzte.

Errealitate gehigarrirako teknologiak eta klimaren analisi prediktiboek informazio desberdina sortuko dute interfaz lagungarri eta eraginkor batean azalduko dena larre errekurtsoak eta animalien ongizatea kudeatzeko.

Proiektuaren emaitza modura abeltegien autosufizientzia handituz, ekonomia zirkularra bultzatuz eta bertako okel produktuaren kalitatea areagotuz abeltzaintza sektorearen errentagarritasuna eta lehiakortasunerako aurrerapausu esanguratsuak ekarriko dituen herraminta bat garatuko da.

Gainera, proiektuak lurraldearen kudeaketan eta abeltzainen autoestiman inpaktu positiboa izango duela aurreikusten da, landa eremuko egitura sozioekonomikoa sendotuz.

Soluzio mugikorra

ARTZAIA proiektuaren helburu tekniko nagusia Plataforma Teknologiko integratu baten ikerkuntza eta garapenean datza, denbora errealean satelite eta sentsore adimentsuen datuak jakintzarako erabiliko dituena, abereen egoerari Deep learning teknikak eta txandakako artzantzaren AA bidezko interpretazio deduktiboa aplikatuz.

Prozesu osoan zehar, mugikorrak Pappstor-en barruan larreen argazkiak jasoaz parte hartzen du, sateliteek igorritako irudien baliagarritasuna ahalbidetuz. Modu honetan Adimen Artifiziala elikatzen da baita ere, gero eta zehatzagoa izan dadin.

Proiektua behin bukatuta, teknologiaren laguntzaz abeltzantzaren kudeaketa eta artzantza autonomoa hobetuko ditugu.

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

220317-OP1_Hazitek_CARTEL_FEDER_-BATURA

Kontaiguzu

Nola lagundu dezakegu zure negozioan?


    Irakurri dut eta onartzen duzu abisu legala eta pribatutasun politika


    1. Datuen arduraduna: Batura Mobile Solutions SL
    2. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazioen bidalketa.
    3. Datuen biltegia: Siteground-en ostatatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.