Mejora Bilbao – Bilbao Hobetuz; hiria herritarren parte-hartzerekin mugikorretik hobetzen

«Mejora Bilbao – Bilbao Hobetuz» Bilboko Udalaren herritarren parte-hartzerako aplikazioa da: espazio publikoko insidentziak eta iradokizunak Udalari jakinarazteko aukera ematen du, denbora errealean eta mugikorretik.

Herritarrek beren hiria zaintzen lagundu ahal izateko helburuarekin, Bilboko Udalarekin batera aplikazio mugikor erraz eta intuitibo bat garatu dugu, espazio publikoko gertakariak, iradokizunak eta hobekuntzak jakinarazteko aukera ematen duena.

Aplikazioak interfaze argia eta erabilerraza du, kalean ikusten dena urrats gutxitan jakinarazteko aukera ematen duena, unean bertan eta mugikorretik. Horrela, Udalak informazio zehatza azka jasotzen du, konponbidea arin landu ahal izateko. Eta ondorioz, erakunde eta herritarren arteko hartu-emana gerturatuz.

2026an, Bilboko Udalak bere konfiantza Baturarengan jarri du Mejora Bilbao – Bilbao Hobetuz aplikazioaren mantentze-lanetarako. Aplikazioa eguneratu eta bere funtzionamenduari eragiten zizkioten akatsak zuzendu ditugu; gaur egun modu egonkorrean dabil iOS eta Android sistemetan.

Zertan datza Bilbao Hobetuz?

Bilbao Hobetuz-ek bi pieza uztartzen ditu: herritarrek erabiltzen duten aplikazio mugikorra alde batetik, eta Udalaren kudeaketa-sistema bestetik; abisu bakoitza jaso, sailkatu eta arduradun den arlora bideratzen duena.

Aplikaziotik hainbat arlotako gertakarien berri eman daiteke, hala nola ur-sareak, saneamendua, argiteria, garbiketa eta hondakinen kudeaketa, eraztun berdea, parkeak eta lorategiak, hiri-altzariak, bide-sarea, bizikletak eta espazio publikoa. Herritarrek iradokizunak eta hiria hobetzeko ideiak ere bidali ditzakete.

Demagun norbaitek farola hautsi bat, galtzadarri askatuak edo bandalismo-ekintzak ikusten dituela. Dagokion arloa aukeratu eta argazki bat bidali besterik ez du egin behar: gertakaria automatikoki irekitzen da aukeratutako udal-zerbitzuan, eta honek ahalik eta lasterren emango dio erantzuna, eta konponketa egin ostean, erabiltzaileari horren berri emango dio.

Nola dabil Bilbao Hobetuz-en herritarren jakinarazpen-sistema

  • Zerbitzua hautatzea: Erabiltzaileak dagokion insidentzia kategoria aukeratzen du (argiteria, garbiketa eta hondakinak, parkeak eta lorategiak, bide-sarea…). Horrela, abisua hasieratik iristen da udal-zerbitzu egokira.
  • Argazkia eta kokapena: Argazki bat erantsi daiteke, eta arazoaren puntu zehatza geokokatzen da. Helbidea eskuz ere adierazi daiteke, aplikazioan integratutako Bilboko atarien erregistro ofizialari esker. Abisua osatzeko, deskribapen labur bat gehi daiteke.
  • Gertakaria bidaltzea eta erregistratzea: Jakinarazpena bidaltzean, Udalak insidentzia jasotzen du beharrezko informazio guztiarekin (kategoria, irudia, kokapena eta deskribapena), zerbitzu teknikoek ebaluatu eta jardun dezaten.
  • Denbora errealeko jarraipena: Aplikazioak bidalitako gertakarien egoera edozein unetan kontsultatzeko eta haien konponketa ezagutzeko aukera ematen du, jakinarazpena egiteko erabilitako posta elektronikoa edo telefonoa sartuta.

Abantailak

  • Benetako herritarren parte-hartzea: Edonork lagun dezake mugikorretik hiria hobetzen, arazoa antzematen den unean bertan.
  • Abisu azkarragoak: Gertakaria zuzenean iristen da zerbitzu arduradunera, bitartekaririk eta telefono-kudeaketarik gabe.
  • Informazio zehatza eta kalitatezkoa: Argazkiek eta geokokapenak anbiguotasunak ezabatzen dituzte eta egiaztapen-bisitak murrizten dituzte.
  • Gardentasuna eta jarraipena: Herritarrak bere jakinarazpenen egoera kontsulta dezake eta noiz konpondu diren jakin.
  • Udalarentzako kudeaketa eraginkorragoa: Abisuak arloka sailkatu eta bideratzen dira modu ordenatuan, eta zerbitzu teknikoek kalean gertatzen denaren ikuspegi orokorra dute.
  • Erabilerraztasuna: Interfaze intuitiboa, publiko guztiei zuzendua, bi sarbide argirekin: «Gertakaria bidali» eta «Iradokizuna bidali».
  • Doakoa eta irisgarria: Aplikazio doakoa, iOS eta Android sistemetarako eskuragarri, euskaraz eta gaztelaniaz.

Bilbao Hobetuz-ek herritar bakoitzaren mugikorra, hiria hobetzeko tresna bihurtzen du. Gertakariak edo iradokizunak bertan jakinaraztea errazten du, Udalaren erantzuna azkartzen du eta auzokidea informatuta mantentzen du, konponketa iritsi arte. Horrela, hiri hurbilagoa, parte-hartzaileagoa eta eraginkorragoa eraikitzen da. Gainera, edozein udalerritara egokitu daitekeen udalentzako gertakarien aplikazio-eredua da.

Kontaiguzu

Nola lagundu dezakegu zure negozioan?


    Irakurri dut eta onartzen duzu abisu legala eta pribatutasun politika


    1. Datuen arduraduna: Batura Mobile Solutions SL
    2. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazioen bidalketa.
    3. Datuen biltegia: Siteground-en ostatatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.