KORRIKA: Euskararen aldeko aplikazio mugikorra

KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
KORRIKA hasi eta amaitu arte, lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten dute korrikalariek; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek KORRIKA helmugara iristean irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
KORRIKA bi urterik behin Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da, oso ekimen babestua eta maitatua, zalantzarik gabe. Bertan parte hartzen duen jende-kopuruak gora egiten du etengabe, KORRIKAren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean, hil batzuk lehenago aurkezten denetik azken eguneko jaia egin arte, ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.
Proiektuaren zergatia
KORRIKA proiektuko partaide eta laguntzailengandik gertuago egoteko, AEKak beharrezko ikusten zuen komunikazio kanal digital berri bat sortzea.
Horretarako, ekimenari buruzko informazio guztia batuko duen App bat garatzeko erabakia hartu zen, honako aldagai hauekin:
- Karreraren aurretik eta ekitaldian zehar, informazio garrantzitsuena kontsultatu ahal izatea.
- Lekukoaren tracking soluzio bat aztertu eta garatzea.
- KORRIKAko “laguntzaile鈥漞ntzako leku bat sortzea; bertan, zozketetan parte hartu eta irabazleen izenak komukikatzeko.
- AEKren sistemekin integrazioak bermatzea.
Mugikorrendako App-ak
Android eta iOS plataformei erantzuna emateko, teknologia hibridoaekin garatu dira aplikazio mugikorrak. Apple Store-n eta Google Play-n deskargatu ahal dira.
Erabiltzailgarritasuna sakon landu da, eta bi interfaze desberdin planteatu dira; alde batetik, lasterketa hasi aurretik zenbait informazio emango duen pantaila egitura bat, bestetik, lasterketan zehar, kilometro puntuak eta lekukoa non dagoen jakiteko bistaratzea.
Funtzionalitate nagusiak:
- Atzerako kontaketa
Lasterketa hasi arte, aplikazioak ekitaldia hasteko geratzen den denbora erakusteko. - Lekukoaren kokapena eta streaming-a bideoan
Lasterketan, lekukoaren denbora errealeko geokokapenaren gainean jartzen da fokua, ibilbidearen barruan. Erabiltzaileek zuzenean ikusi ahal izango dute lekukoa nork daraman eta zenbat jende ari den korrika egiten 10 egunetako 24 orduetan. - Kilometroen bilaketa
KORRIKAren kilometroetan parte hartzen duen erakunde bakoitzak korrika egiten du, erakunde hori ordezkatzen duen norbaitekin lekukoa eramanez. Mapako puntu bakoitzean hasten da dagokion tartea eta hurrengo puntuan amaitzen da lekukoa hartzen duen hurrengo erakundeari bidea ematen dionean. Bereziki zaindu da kilometro hauen bilaketa arina eta erronka izan da 2.500 baino gehiago direla kontuan hartuta. Ibilbide osoaren gaineko mapan zein zerrenda moduan kontsulta daitezke.
Mapan bilaketa egiteko zooma erabiltzen da, non xehetasun gehiago agertzen diren. Zerrendaren kasuan, hiru bilaketa modu proposatu dira, erabiltzaileek bilatu nahi dutenaren arabera: lekua, data edo eramailea. - Asteroko zozketak
Atal berezi bat sortu da KORRIKAko “laguntzaile” izan nahi duten erabiltzaileentzat. Sarbidea pertsonala da, eta bertan kontsulta daitezke astean zehar izaten diren zozketak eta pertsona sarituak. - Push jakinarazpenak
Aplikazioak alertak jasotzeko aukera dauka, erabiltzaileei informazio orokorra, nahiz lasterketan gertatzen den edozein aldaketari buruzko informazioa helarazteko.
Aplikazio honi esker, KORRIKAren antolakuntzak komunikabide berri bat dauka, bere komunitatera iristeko.




