Txartel digital mugikorra Real Sociedad de Futboleko bazkideentzat

Talde txuriurdinak Reale Arenan jokatzen ditu bere norgehiagokak eta 37.000 abonatu baino gehiago ditu.

Helburua: zerbitzuak gehitzea eta zaleak leialtzea

Realak aktibo digital estrategiko bat behar zuen bere akziodun, abonatu, bazkide eta zaleekin komunikazioa eta interaktibitatea hobetzeko. Talde txuriurdinaren kirol-informazio guztia, nobedadeak eta fidelizazio-programen bidez klubak eskaintzen dituen onurak haien eskura jartzeko, alegia.

Horrela, fidelizazio programa irekia sortu zen, Bertan, puntuak sortzen dira atxikitako establezimendu batzuetan kontsumituz, klubari txartela utziz eta bazkidearen kuotari mesede egiten dioten beste ekintza batzuk eginez.

Helburu horiek betetzeko, aplikazio mugikorra garatu zen.

App mugikorra Klubeko zaleentzat

Android eta iOSerako aplikazio mugikor bat garatu zen. Funtzionalitate ezberdinak ditu aplikazioak, esaterako fidelizazio-programa, partida egunetan estadiora sartzeko txartel digitala, autobus sarrerak erreserbatzeko sistema edota babesleentzako gunea.

“2017aren amaieran sortu zenetik, Realzale Programak 3.680.000 puntu baino gehiago banatu ditu 35.890 realzaleren artean .Urtetik urtera hazten ari den ekimen honetan, konfiantza jarri dutn. 35.890 realzale horietatik, % 85 bazkideak dira.”
Iturria: Real Sociedad de Fútbol webgunea

Denboraren poderioz, eta zaleei zerbitzua eman eta haiekiko lotura indartu nahian, aplikazioa handituz joan da. Klubaren inguruan gertatzen den guztiaren berri une oro izateko espazio osatuago bat garatu da.

Aplikazio mugikorrak funtzionalitate hauek ditu:

  • Zaleentzat eta bazkideentzat, Realzale Programa: Klubak eskaintzen dituen abantailak eskuragarri. Puntuak pilatu eta trukatu ahal dira.
  • Txartel digitala: Estadiora sartzeko aukera ematen du txartel digitalak.
  • Txartela lagatzea: Klubari edo beste zale batzuei: App mugikorretik bazkide txartela utzi daiteke partida egunetarako. Txarte hori, Klubari bideratu ahal zaio (partida horretan sarrera salgai jartzeko) edo partida ikusi nahi duten beste pertsona bati ere.
  • Bazkideen logina: Sortzen den informazio guztia pertsonalizatua da.
  • Autobus zerbitzua: Zerbitzu berri hau oso garrantzitsua da, bereziki probintziako udalerrietako txuriurdin zaleentzat. Klubak joan-etorriko autobusen zerbitzua eskaintzen du partida eguetan ahal izateko.
  • Push jakinarazpenak: Alertak bidaltzen dira, informazio orokorrarekin: jakinarazpen ofizialak, albisteak, bideo berriak…

Badira beste funtzio interesgarri batzuk ere:

  • Berriak
  • Fan Wall eta Reala fan tokens
  • Partiden egutegia eta sailkapena
  • Tabernen zerbitzuari buruzko informazioa
  • Dendarako sarrera

Batura, Realaren partnerra da mugikorren garapenean eta bazkide eta zaleentzako aplikazioaz gain, kirol-arloarentzat ere lan egiten du. Klubak ezartzen dituen scouting-eko kirol-irizpideetara egokitutako soluzio pertsonalizatu bat garatu du.

Realzale app mugikorra doan eskuratu daiteke Google Play eta Apple Storen.

Kontaiguzu

Nola lagundu dezakegu zure negozioan?


    Irakurri dut eta onartzen duzu abisu legala eta pribatutasun politika


    1. Datuen arduraduna: Batura Mobile Solutions SL
    2. Datuen helburua: Merkataritza-harremana eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazioen bidalketa.
    3. Datuen biltegia: Siteground-en ostatatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.